Batxilergo1eko HISTORIA eta PSIKOLOGIA

2012/02/12

2011-PSIKOLOGIA-txutxumutxus

Filed under: Galderei erantzuten..., Psikologia — koroirastorza @ 20:54

Aupa, txes!

Mirandes

Zein da galdera garestiena?

Biltegis

Ainhoa

Kaixo! koro 3.gaien pertzeptzion teoriak oso garrantzitsuk? asoziazionismoa eta teoria kognitiboa?

Zer da hori?

Maider

Koroo! gauza bat pertzepzion ez det gauza bat ulertzne… asoziaziolismon adibidea jartzen do akzidente batena baino ez det ondo ulertzen …. esplikauko? Eskerrikasko :)

Azterketak pasatzen direnean, igual…

Tentsioa nabaria

14 galdera eonda emandako ia guztie sartuko da ordun…

Ez pentsa, e? Asoziazionismoa, Teoria Kognitiboa, Pertzepzioan eragina duten faktoreak, Pertzepzio motak edo Oroimena hobetzeko printzipio orokorrak ez zaizkit kabitu! Je je…

Segi, segi, ikasten! Ez dago gehiago esaterik, e? Ondoloin eta bihar arte!

Landereño

2012/02/10

2011-PSIKOLOGIA-2. ebaluazioa

Filed under: Azterketa ereduak, Psikologia — koroirastorza @ 0:00

Aupa, txes!

Ijito jendea iristear… eta kazuela hotsak baino lehen, etxekolanak eginak! Hementxe duzue eredua:

  • 3. gaia: 3,75 puntu
  • 4. gaia: 6,25 puntu

Hemen dituzue prezioak:

  • 0,25 puntu: 3 galdera
  • 0,5 puntu: 3 galdera
  • 0,75 puntu: 2 galdera
  • 1 puntu: 5 galdera
  • 1,25 puntu: 1 galdera

14 galdera dira denera, 10 puntu.

3. gaian galdetutakoa kontrolean galdetutakoaren antzekoa da. 4. gaian, berriz, ez dugu kontrolik egin, baina berri-berria dugu, ez?

Beno! Asko ikasi eta ondoloin!

Landereño

2012/02/09

2011-HISTORIA-Finish!

Filed under: Azterketa ereduak, HISTORIA — koroirastorza @ 20:45

Gabon, jende!

Ez dago bargains jartzeko eskaerarik, e? Punturik gabe, zaila da bertsoa botatzea…

Zerbait esan beharko dut, hala ere… (goizean gehiena kantatuta geratu bada ere!). Langile Mugimenduari helduko diot… Gai horretan pertsona izena bat baino gehiago badago. Nik 2 ditut buruan, e? Marx eta Bakunin! Besterik ez dut galdetu behar, e?

Julenek III. Internazionalaz galdetu dit… Lo dixho: 0,25 puntu balioko du galdera horrek, asinke garbi dago zer galdetuko dudan, ez?

Ez dut uste sorpresarako tokirik geratu denik… Ondoloin!

Landereño

2012/02/08

2011-HISTORIA-2. ebaluazioa

Filed under: Azterketa ereduak, HISTORIA — koroirastorza @ 19:58

Aupa, gaztek!

Hotz egiten du, baina bero-bero dago azterketa bezpera… Hementxe duzue eredua:

  • 4. gaia: 2,75 puntu
  • 6. gaia: 3,5 puntu
  • 7. gaia: 3,75 puntu

Beti bezala, ez da dena prezio berean!

  • 0,25 puntu: 7 galdera
  • 0,5 puntu: 9 galdera
  • 0,75 puntu: 2 galdera
  • 1 puntu: 1 galdera
  • 1,25 puntu: 1 galdera

20 galdera dira denera, 10 puntu.

  • Galdera garestiena: Marx EDO Bakunin.

Ez dakit zer esan… Bihar 2 orduko klasea dugu… Hitz egiteko asko izango dugula pentsatzen dut… Armistizioaren negoziazioak, beraz, biharko! Geldialdia arratsaldeko seietan bukatzen dela uste dut, gero English, ondoren otsaileko bargains! Ondoloin!

Landereño

2011/12/08

2011-NEREA ARIZTIMUÑO-La Argentina

Filed under: Wikipediarako lana — koroirastorza @ 21:34

La Argentina
La Argentina
Datu pertsonalak
Izen osoa Antonia Mercé y Luque
Ezizena La Argentina
Jaio 1890eko irailaren 4a
Buenos Aires (Argentina)
Hil 1936ko uztailaren 18a
Baiona (Frantzia)

La Argentina Antonia Mercé y Luque (Buenos Aires (Argentina), 1890eko irailaren 4aBaiona (Frantzia), 1936ko uztailaren 18a) dantzari eta koreografo hispanoargentinarren izen artistikoa da.

Neoklasizismo eta abangoardismoa aportatu zion dantza espainiarrari.

Biografia

Antonia Mercé eta Luque Buenos Airesen (Argentina) jaio zen. Ama Kordobako aristokrata zen Josefa Luque zen eta aita, berriz, Valladolideko Manuel Mercé, Madrilgo Errege Antzokiko lehen dantzaria eta maisu koreografoa. Bikotea urte batzuk iraungo zuen bira batean zebilen Argentinan, Antonia jaio zenean.

Espainiara itzultzean, Mercé-Luque bikotea Madrilen jarri zen bizitzen, Lavapiés auzoan eta dantza eskola ireki zuen han. Aldi berean, Operako dantza ere zuzentzen zuen.

Antoniak 10 urte zituenean, kontserbatorioan sartu zen, baina bere baldintzak ezarri zituen: abestu eta dantza egin, biak egin nahi zituen neskak. Madrilgo Errege Antzokian sartu zen, gazteen taldean, aitaren esanetara. Ez ziren ondo eramaten ikaslea eta irakaslea eta Antoniak maiz egiten zien aurre eskolaren arau zorrotzei. Urteak pasa eta gero, ikasketa haiek beharrezko jo zituen, baina aita-alabaren arteko liskar asko piztu zituzten.

Arrakastarako bidean

La Argentina (Antonia Mercé) 1930ean

1903an, Manuel Mercé hil zen eta Antoniak kontserbatorioa utzi eta Apolo antzokiko telonero lanetan hasi zen. Antonia Mercé, La Argentina, esaten zuten kartelek eta neskatxak betegarriak sartzen zituen soineko azpian oraindik haur bat zela izkutatzeko xedean. Lehen zinematofrafo aretoetan egin zituen emanaldiak, zine saioetan kantu eta dantza tartekatzeko ohitura baitzegoen. Antzoki askotan egin zuen debuta (Romea, Príncipe Alfonso, Kursaal) eta handien ondoan ibili zen, La Fornarina, Pastora Imperio, Mata Hari edo Candelaria Medinarekin batera eta, intelektualen arreta erakarri zuen, Valle-Inclán kasu.

1906an, Antonia lehen aldiz atera zen Espainiatik Portugalen debutatzeko. Lisboatik Parisera joan zen eta Le Jardin de Parisen egin zuen aktuazioa. Moulin Rouge izan zen hurrengo txanpa eta Quinito Valverderen L’amour en Espagne errebista estreinatu zuen. I. Mundu Gerraren aurreko urteetan Paris eta Londresen bizi zen eta birak egiten zituen Europan. 24 urtekin, Embrujo de Sevilla konpainiako lehen irudia zen eta Fayico, Antonio de Bilbao eta Realito zituen kide. Gerra hasi zenean, Errusian harrapatu zuen.

1915ean hasi zen Ameriketako abentura. 3 urte iraungo zuen eta bere ametsa gauzatu ahal izan zuen: espainiar dantza tablaotik eszenategira eramatea, gitarra edo piano baten laguntza soilarekin. Bira Buenos Airesen hasi zen eta Hego Amerikan zehar hedatu zen gero.

1916ko otsailaren 10ean, New Yorkeko Maxine Elliott’s antzokian aurkeztu zen eta Enrique Granadosen Goyescas operaren estreinaldirako iragarri zuten bere izena. La Argentinak espainiar koreografiako 11 dantza aurkeztu zituen, Grieg, Massenet, Granados eta Valverderen musikaz lagunduta. New Yorkeko debuterako eta konpositorea hil aurretik, Granadosek Danza de los ojos verdes idatzi zion.

Espainiara itzuli eta Los jardines de Aranjuez egin zuen, Albéniz, Ravel, Fauré eta Chabrierren musikarekin.

Jatorriaren bila

La Argentina

La Argentinak dantza folklorikoen balioa sumatu zuen eta haien bila joan beharra ere bai.

« El baile popular español no es una diversión, sino un arte  »

1925ean, El amor brujo berregin nahi izan zuen Parisen eta Granadako ijito errito zaharrak ikertu zituen. Fallaren obraren eszenaratzea data erabakiorra izan zen espainiar koreografiarentzako. La Argentinak izugarrizko arrakasta lortu zuen Parisen, Vicente Escudero bikote artistikoa zuelarik, eta mundu osoan zehar errepikatu zen euforia hura. Vicente Escuderoren hitzak dira:

« Yo creo que el secreto estaba en ella, y se lo llevó a la gloria para siempre, pues hasta el presente nadie ha logrado dar con él, ni lo conseguirá  »

La Argentinaren desira zen espainiar ballet konpainia bat osatzea eta, 1922ko maiatzean, Parisko Opera Comique izan zen debutaren eszenategia. Albéniz, Granados, Falla, Turina, Esplá, Halffter eta Duranen lanak osatu zuten programa eta Bartolozzi edo Néstor eszenografoen lana izan ziren Juerga, El contrabandista, Sonatina, El fandango del candil edo Triana balletak.

Federico García Lorcak Elogio a Antonia Mercé, La Argentina dedikatu zion dantzariari:

« Una bailarina española, o un cantaor, o un torero, inventan; no resucitan, crean. Crean un arte único que desaparece con cada uno y que nadie puede imitar  »

1935eko ekainaren 22an izan zen La Argentinaren azken aktuazioa Madrilen, Español antzokian. Parisera iritsi zen Exaltación del arte flamenco dantzatzeko.

1936ko martxoaren 8an Parisko Komedian egin zen gala batean aktuatu zuen eta 2 egun geroago Operan eman zuen azken errezitala. Ekainaren 5ean Pleyel Aretoan egin zuen dantza, Parisko Orkesta Sinfonikoak lagunduta eta, 19tik 26ra, Operara itzuli zen El amor brujorekin.

Medikuek deskantsua aholkatu zioten eta La Argentina Baionara joan zen, Mirafloresen zuen etxera.

1936ko uztailaren 18an, Donostian zegoen, medikuaren baimenarekin, euskal dantza ekitaldi bat antolatu baitzuten han bere omenez. Arratsaldean, etxerantz joan zen eta, sartu bezain laster, uztailaren 18ko altxamendu militarraren berri eman zioten. Berehalaxe, erori zen:

« ¿Qué me sucede?  »

Mundu osoko komunikabideek eman zuten jakitera flamenkoaren Pavlovaren heriotza eta, 1977an, Kazuo Ōnok dedikatu zion Homenaje a La Argentina.

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
La Argentina
Landereño

2011-AINHOA BARANDIARAN-Frédéric Joliot-Curie

Filed under: Wikipediarako lana — koroirastorza @ 11:40

Frédéric Joliot-Curie
Frédéric Joliot-Curie
Zientzialaria
Arloa Fisika eta Kimika
Jaio 1900eko martxoaren 19a
Paris (Frantzia)
Hil 1958ko abuztuaren 14a
Paris (Frantzia)

Jean Frédéric Joliot-Curie, jaiotzez Jean Frédéric Joliot, (Paris (Frantzia), 1900eko martxoaren 19a-Paris (Frantzia), 1958ko abuztuaren 14a) fisikari, kimiari eta irakasle frantsesa da, 1935ean Nobel Saria irabazi zuena Kimikan.

Biografia

Joliot eta Curie 1934an, Londresen

Frederic eta Irene
Joliot-Curie eta seme-alabak

Jean Frédéric Parisen (Frantzia jaio zen 1900eko martxoaren 19an.

Parisko Fisika eta Kimikako Goi Mailako Eskolan ikasi zuen fisika eta, 1925ean, Marie Curieren asistente pertsonal izendatu zuten Parisko Curie institutuan.

Hurrengo urtean, 1926an, ezkondu zen Irènerekin, 1903an Fisikako Nobel Saria jaso zuten Marie eta Pierre Curieren alabarekin eta Joliot-Curie abizena hartu zuten biek. Frédéricek eta Irenek bi seme-alaba izan zituzten: Helena eta Pierre.

Emazteak bultzatuta, Frédéricek Zientziatan doktoretza egin zuen.

Zientziatako Akademia Frantseseko kide, 1937an, irakasle izan zen Collège de Francen eta 1956ra arte egon zen han. Orduan, emaztea hil zitzion eta haren lekua hartu zuen Parisko Sorbonan, fisikako katedran.

Naziek Frantzia inbaditu zutenean, Joliot Frantziako Alderdi Komunistako kide zen eta erresistentziaren alde egin zuen. 1945ean, energia atomikoaren komisario goren egin zuten eta, horrela, 1948an, lehen pila atomiko frantsesa bere zuzendaritzapean eraiki zuten.

1950ean, Georges Bidault lehen ministroak, aurrez emaztearekin egin zuen bezala, kargutik kendu zuen ideologia komunista zuelako. Handik aurrera irakaskuntza eta ikerkuntzan aritu ziren eta hainbat mugimendu bakezaleetako militante ere egin ziren.

1958ko martxoaren 14an hil zen Parisen, gibeleko gaixotasun baten ondorioz.

Ikerketa zientifikoak

Joliot discharge generator dsc03856.jpg

VII. Solvay Konferentzia. Frédéric Joliot-Curie zutik, ezkerretik hirugarrena, Francis Perrin eta Werner Heisenberg artean eta emaztearen atzean. 1933
Bikotea laborategian
Nobel Saria jasotzen

Joliot-Curie bikotea fisika nuklearrean murgildu zen bere ikerketetan, atomoaren estrukturaren bila eta, bereiziki, nukleoren estruktura eta proiekzioa. Honek guztiak garrantzi handia izango zuen ondorengo neutroiaren eta erradioaktibitate artifizialaren aurkikuntzan.

1935ean, Joliot-Curie bikoteak Nobel Saria jaso zuten Kimikan elementu erradioaktibo berrien sintesian egindako lanagatik.

Collège de Francen egon zenean, kate-erreakziotan egin zuen lan eta fisio nuklear kontrolatua erabiliz, uranio eta ur astunaren bidez energia sortuko zuen erreaktore nuklearra zuzen eraikitzeko gutxieneko balditzen bila ibili zen.

II. Mundu Gerra amaitu zenean, Centre National de la Recherche Scientifiqueko (CNRS) zuzendari egin zuten eta Frantziako Gobernuaren Energia Atomikoaren lehen komisarioa izan zen. 1948an, bere zuzendaritzapean eraiki zuten lehen Frantziako erreaktore atomikoa.

1955ean, bera izan zen Russell-Einstein Manifestua sinatu zuten 11 intelektualetako bat, Gerra Hotzaren garaian, nazioarteko arazoei bake bidezko soluzioak bilatzera animatuz.

Errekonozimenduak

Ilargiko krater batek bere izena darama: Joliot kraterra.

Bikotearen azken argazkia

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Frédéric Joliot-Curie
Landereño

2011-ALEXANDER DE LA CUESTA-Filesa auzia

Filed under: Wikipediarako lana — koroirastorza @ 1:39

Filesa auzia

Filesa auzia ustelkeria kasu bat izan zen; enpresa trama bat sortu zuten (Filesa, Malesa eta Time-Export) PSOEren finantzaketa ilegala gauzatzeko xedean, 1989ko hauteskunde kanpainako gastuei aurre egiteko. Kontratu publikoak puzten zituzten zegokien komisioa kobratzeko. Jarritako hainbat salaketa bertan behera geratu zen, alderdi politikoen finantzaketa irregular delitua tipifikatu gabe zegoelako.

Ikerketa

Mariano Barberok, Auzitegi Goreneko magistratuak, burutu zuen ikerketa eta, 1995eko maiatzaren 5ean, salaketa ezberdinekin 39 pertsona inputatu zituzten. Hurrengo delituak identifikatzen ziren: faltsukeria ideologikoa dokumentu merkantilean, fondo publikoen bidegabeko eralgitzea, bidegabeko jabetzea, faltsukeria dokumentu publikoan, delitu monetarioa, eragimen-trafikoa eta zilegi ez den elkartea. Gerora Ave kasua ere azaleratu zen.

Auzia

1997an hasi zen eta, ordurako, 12 inputatu besterik ez ziren: José María Sala y Grisó, Carlos Navarro Gómez, Luis Oliveró Capellades, Alberto Flores Valencia, Aida Álvarez Álvarez, Miguel Guillermo Molledo Martí, Luis Sánchez Marcos, Francisco Javier Iglesias Díaz, Julio Calleja González Camino, Juan Antonio Molina Vivas, Eugenio García Mansilla eta Diego Ramos Ramos.

Beste batzuen artean, salaketa nagusiak hurrengoak izan ziren: faltsukeria dokumentu merkantilean, zilegi ez den elkartea eta bidegabeko jabetzea.

Hasierako instruktoreak uko egin zion kasuari eta Enrique Bacigalupok hartu zuen haren lekua. 1997ko urriaren 28an eman zen sententzia eta José María Salari esleitu zioten 3 urteko kartzela zigorra. Auzitegi Konstituzionalak eten egingo zuen eta 2 urte besterik ez zituen beteko.

Landereño

2011/12/07

2011-BEÑAT AZURMENDI-Chindasvinto

Filed under: Wikipediarako lana — koroirastorza @ 20:05

Chindasvinto

Chindasvinto

Bisigodoen errege
642 – 653, baina azken urteak semearekin batera 649-653
Aurrekoa Tulga
Ondorengoa Recesvinto

Jaiotza 563?
Ezkontidea Riciverga
Seme-alabak Recesvinto

Chindasvinto edo Khindasvinto (563? – 653) bisigodoen erregea izan zen (642-653). Konjura batez kendu zion tronua Tulgari eta, 642ko apirilaren 30ean, nobleei bere burua hautarazi eta gotzainei bedeinkarazi zien. Estatua saneatu zuen, ustelkeriari ekidin, altxamenduak itzali eta lege berriak ezarri ziren. Recesvintoren aita izan zen.

Biografia

Errege bisigodoak: Chindasvinto, Recesvinto eta Égica

Chindasvinto 563 inguruan jaio zen eta 653an hilko zen.

Riciberga izan zen bere emaztea eta 3 seme eta alaba bat, behintzat, izan zituen.

Erregealdia

Bisigodoen errege izan zen (642-653). 79 urteko agurea bazen ere, noblezia eta kleroa kontrolatzen jakin zuen. Altxamenduaren arriskua zaindu nahian, desherriratze eta konfiskatze ugariz gain, nobleen familiako 200 godo eta behe mailako beste 500 exekutarazi zituen. Alde egin zutenak Narbonense probintziara joan ziren errege frankoen laguntzaren bila edo baskoien lurraldeetara.

646an egindako VII. Toledoko Kontzilioan, bere ekintzak onartu eta indartu egin ziren. Erregearen aurka altxatzen zenari zigor gogorragoak ezarriko zitzaizkien; baita haiei laguntzera ausartzen ziren elizgizonei ere. Gotzain asko geratu zen kontzilio honetatik at, ez baitzuten erregea elizaren esparruan zuen eskuhartzea onartzen:

  • Erregeak kleroak gaizkileei babesa aurkitzen laguntzeko aukera mugatu egin zuen.
  • Erregeak kleroaren hainbat pribilegio legal kendu egin zien eta epaiketetara joan beharrean ziren.
  • Erregeak berak izendatzen zituen gotzainak.

Oposizioa indargabetuta, erreinuan ordena eta lasaitasuna nagusitu zen eta oinordekotzako monarkia ezartzera lortu zuen. Adinagatik, bere semea zen Recesvintorekin asoziatuta gobernatu zuen 648ko urtarrilaren 20tik 653ko irailaren 30ean hil zen arte.

Agintaldiaren ekintza bortitzak ospea eman bazioten ere, Elizak zintzo gogoratzen du Chindasvinto, lur asko eta pribilegi ugari eman baitzizkion.

Ogasuna ere zaindu zuen eta, horretarako, errebeldeei bere jabetzak konfiskatu zizkien eta zerga sistema zuzenago bat ezertzen saiatu zen.

Arlo militarrean, baskoien eta lusitanoen altxamenduei eusteko kanpainari ekin zion.

Legegintzan ere lan handia egin zuen, bai politika eta baita ekonomia edo gizartea arautuz. Braulio Zaragozakoarekin elkarlanean, godo eta hispanoerromatarrentzako kode legal bakarra garatzen hasi zen, bere seme Recesvintok bukatuko zuelarik. Beraz, Liber ludiciorum edo Recesvintoren Kodea ezarriko zen, hispanoerromatarrek erabiltzen zuten Alarikoren Breviarioa eta godoen Leovigildoren Kodea derogatuz.

Erregealdiko azken urteetan, noblezia aurka jarri zitzaion lurrak konfiskatu zitzaizkiela-eta, eta kleroa ere ez zegoen gustura, pribilejioak galdu zituelako. Estatuan ezinegona nagusitu zen eta altxamenduak hasi ziren.

Azken urteak eta heriotza

Badirudi, bizitzaren azken urteak debozio eta ongintzarako ekintzetan eman zituela. San Román de Hornijan (Valladolid)en monasterioa eraikiarazi zuen, hilko zenean, hantxe atseden hartzeko.

Chindasvintori heriotza 653an etorri zitzaion, 90 urte zituenean.

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Chindasvinto
Landereño

2011-MARKEL SAMANIEGO-Tony Curtis

Filed under: Wikipediarako lana — koroirastorza @ 17:17

Tony Curtis
Tony Curtis
Datu pertsonalak
Izen osoa Bernard Schwartz
Jaio 1925eko ekainaren 3
New York, New York (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 2010eko irailaren 29 (85 urte)
Las Vegas, Nevada (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lanak
Lan nabarmenenak Some Like It Hot
The Defiant Ones
IMDBko fitxa

Tony Curtis, jaiotzez Bernard Schwartz, (New York, 1925eko ekainaren 3aLas Vegas, 2010eko irailaren 29a) Estatu Batuetako aktorea izan zen. Karrera luzea izan bazuen ere (100 film baino gehiago), 1950-1960 inguruan izan zuen arrakasta gehien: Houdini (1953), Sweet Smell of Success (1957), The Defiant Ones (1958), Some Like It Hot (Con faldas y a lo loco) (1959), El estrangulador de Boston eta abar.

Curtis Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis aktoreen aita ere bada.

Biografia

Tony Curtis Bronxen jaio zen, New Yorken, 1925eko ekainaren 3an. Emanuel Schwartz eta Helen Klein izan ziren gurasoak eta beste 2 senide ere izan zituen (Julius eta Robert). Gurasoak jatorri hungariarrekoak ziren, Mateszalkatik (Hungaria) eratorriak.

Tonyk 5 edo 6 urte egin arte ez zuen hungariarra besterik ikasi. Aita jostuna zen eta sendia denda atzean bizi zen, gurasoak alde batean eta Julius, Robert eta Tony bestean. Tonyren amari eskizofrenia diagnostikatuko zioten gerora eta anaia Robert ere itxi beharrean izan ziren gaixotasun berarekin.

Curtisek 8 urte egin zituenean, umezurtztegi batera eraman zuten Juliusekin batera. Hilabete eman zuten han bi anaiek, gurasoek ez baitzuten semeentzako elikadurarik. 4 urte geroago, kamioi batek Julius jo eta hil egin zuen.

Tony auzoko bandan zebilen, eskolatik piperra egin eta lapurreta txikiak tartean. 11 urte zituenean, bizilagun baten ahaleginak Boy Scouts kanpementu batera bidali zuen eta lanean hasteko grina etorri zitzaion. Seward Park High Schoolera joan zen eta 16 urterekin eskolako antzerkian parte hartu behar izan zuen.

Pearl Harborreko erasoaren ondoren, AEBetako Marinan alistatu zen eta Ozeano Bareko Urpekontzien indarrei batu zitzaien. II. Mundu Gerra amaieran, USS Proteusen zebilen. 1945eko irailaren 2an, Curtis japoniarren errendizioaren testigu izan zen, Tokioko badian zegoen barku batean.

Gero, New Yorkeko City Collegen ikasi zuen eta interpretazioa lantzen hasi zen. Unibertsitatean oraindik, Joyce Selznickek deskubritu zuen. David O. Selznick zine ekoizlearen ilobak zera esan zuen:

« He was the handsomest of the boys!  »

1948an, Curtis Hollywoodera iritsi zen (23 urte). Universal Picturesek izena aldatu zion eta Bernard Schwartz izan beharrean Tony Curtis izango zen handik aurrera. Saiatu ziren aktore gazteari esgrima eta ekitazioa irakasten, baina Curtisek esango zuenez, garai hartako interesak emakumeak eta dirua zituen.

Karrera artistikoa

Tony Curtis eta Leigh

Tony Curtis Houdiniren paperan

Criss Cross (1949) filman egin zuen debuta eta berehala etorri ziren gehiago. Karrera luzea izan bazuen ere (100 film baino gehiago), 1950-1960 inguruan izan zuen arrakasta gehien: Houdini (1953), Sweet Smell of Success (1957), The Defiant Ones (1958), Con faldas ya lo loco (1959), Spartacus eta abar.

Filmagintza

Bizitza pribatua

Tony Curtis 6 aldiz ezkondu zen.

  • Bere lehen emaztea, denetan ospetsuena, Janet Leigh (1927-2004) antzezlea izan zen. Ezkontzak 11 urte iraun zuen eta 2 alaba izan zituzten: Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis, biak aktoreak.

Hurrengoak ere bere emazte izan ziren:

  • Jill Vandenberg Curtis
  • Lisa Deutsch
  • Andrea Savio
  • Leslie Allen
  • Christine Kaufmann

Azken urteak eta heriotza

Tony Curtis

Tony Curtis (2009)

1980tik aurrera, margotzeari eman zion eta Curtisen lientzo batek 25.000 $ egingo zituen gerora. 2007an, New Yorkeko Museo Metropolitanoan erakustaldia egin zuen eta Kaliforniako Carmeleko Tony Vanderploeg Gallery ere haren obra ikusteko leku aproposa da.

1995ean, Arte eta Letratako Ordena jaso zuen Frantzian. 2006an, Sony Ericsson Empire saria eman zioten eta izarra ere izan zuen Hollywooden. Tonyren dezepzioa, izendapena jaso bazuen ere, Oscar Saririk ez jasotzea izango zen.

2010eko irailaren 29an hil zen, 85 urte zituela, bihotzekoak jota Las Vegaseko bere bizilekuan. 2010eko urriaren 4an, Nevadako Green Valleyko Palm Memorial Park Cemeteryn eman zioten lur. Hiletan izan ziren alabak, Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis, Arnold Schwarzenegger, Ron Jeremy, Rich Little, eta Vera Goulet, Robert Gouleten alarguna, Kirk Kerkorian, Kirk Douglas edo Phyllis McGuire.

Sariak

Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tony Curtis

Kategoriak

Landereño

2011-XABAT USABIAGA-Sergio Busquets

Filed under: Wikipediarako lana — koroirastorza @ 17:02

Sergio Busquets
Sergio Busquets
Datu pertsonalak
Izen osoa Sergio Busquets Burgos
Ezizena Busi, Pulpo, Quitanieves,1 El Pulpo de Badía
Jaio 1988ko uztailaren 16a
Sabadell (Katalunia)

Sergio Busquets Burgos (Sabadell (Bartzelona), 1988ko uztailaren 16a – ) futbolari ospetsua da. Erdilari lana egiten du Bartzelona Futbol Kluban, lehenengo mailan.

Biografia

Sergio Sabadellen (Bartzelona) jaio zen 1988ko uztailaren 16an. Sergioren aita Carlos Busquets da, Bartzelona Futbol Klubeko atezain ohia eta, gaur egun, katalan taldearen atezainen entrenatzailea.

Bartzelona Futbol Kluba

Busquetsen artea
Busquets, Fàbregas & Van Persie.jpg

Sabadellen jaioa bada ere, Badia del Vallesen hezia izan zen eta hantxe hasi zen futbolean C.D. Badia del Vallés taldean.

2005ean izan zuen Bartzelona Futbol Kluban sartzeko aukera. Aurrerapen nabarmenak egiten ari zen eta, 2007ko maiatzean, Frank Rijkaardek lehen taldera deitu zion Kataluniako Kopa lehiatzeko. Finaleko minutu batzuk ere izan zituen eta gorriurdinen garaipenaz gozatu ahal izan zuen.

2007/2008 denboraldian, Pep Guardiolaren agindupean jokatu zuen Bartzelonako filialean eta hirugarren mailako txapeldun geratu ziren, bigarren B mailara igotzea ahalbidetuz. Busquets 23 partidatan izan zen konbokatua eta 2 gol sartu zituen.

Hurrengo denboraldian (2008/2009), Guardiola lehen ekipoaren buru, aurredenboraldirako kontzentrazioara deitu zioten eta Kataluniako Kopan eta Joan Gamper Troferoan minutuak izan zituen. Ez zituen alferrik galdu eta lehen gol ofiziala markatu zuen.

Ez zen denbora asko pasa Lehen Mailan debuta egin arte. 2008ko irailaren 13an izan zen, Ligako bigarren aldian, 90 minutu jokatu zituen lehen aldia, Real Racing Club de Santander taldearen kontra. Ez zuen filialarekin ez profesionalen fitxarik, baina titular postuan kontsolidatzen joan zen.

Sergioren ibilbideak ez zion Vicente del Bosque espainiar selekzionatzailearen begi zorrotzari alde egin eta, 2008ko urriaren 21ean, Espainiako Sub 21ean egin zuen debuta Sergiok. 2008ko urriaren 22an, gauzatu zuen lehen gola lehen ekipoan Txapeldunen Ligan, FC Basel taldearen aurka. 2008ko abenduaren 22an, kontratua berritu zuen 2013ra arte.

2009ko maiatzaren 27an, Champions League finalean lerrokatu zuten Manchester Uniteden aurka. Barçak irabazi zuen 2-0.

2011ko maiatzaren 28an, berriro izan ziren txapeldun Champions Leaguen Manchester Uniteden aurka, Wembleyko finala 3-1 irabazi zutelarik.

Espainiako Selekzio Nazionala

2008ko urriaren 11n debutatu zuen Sub-21ean Eurokoparen klasifikaziorako izango zen Suitzaren aurkako partidan.

Ez bazuen jokatu ere, 2009ko otsailaren 6an, Vicente del Bosquek deitu zion Ingalaterraren aurka jokatu behar zuten amistosorako.

2009ko apirilaren 1ean, Turkian zegoen Mundu Koparako klasifikazioan borrokatzeko. Busquets 77. minutuan sartu zen, Silvaren ordez.

2009ko ekainean, Vicente del Bosque hautatzaileak Konfederazioen Kopan lehiatzeko zerrendan sartu zuen.

2010eko maiatzaren 29an, Vicente del Bosquek 2010eko Mundu Koparako azken zerrendan sartu zuen eta titular izan zen.

2010eko uztailaren 11n, Espainiako Selekzioa garaile izan zen 2010eko Mundu Kopan eta Sergio titular izan zen partida guztietan.

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Sergio Busquets
Landereño
Post zaharragoak »

Theme: Silver is the New Black. Blog at WordPress.com.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.