Iep! Zer dago hemen? Mutilek galdezka? Alla voyyyy!
Julen
-
Atsaldeon Koro! 2.5.2(27orrin) bakoitzan abantaila eta desabantailak azalduko mesedez
Arratsaldeon, txe! Beh! Lehenengo galdera, eta … AGUA! Horrela esaten genuen ni gaztea nintzenean barkutara jokatzen genuenean eta kale egiten zenean. Pos eso… Interes handia baduzu, datorren asteko asteazkenean esplikatuko dizut…, atsedenean edo…
Julen
-
Beste galdera bat, arrakasta(29 orrian) zer da?
Pentsatzen dut 30. orrialdekoa esan nahi duzula…
Plangintza Zentralizatuko Ekonomia-sistemarekin ari gara hor. Hasieran arrakasta handia izan zela esaten du: enpleguan, osasunean edo hezkuntzan. Aldaketa nabarmena izan zela herri horietan.
Balio al dizu?
Joseba
-
Aupa Koro, al dezu azaldu 40.orriko 3.5.2 puntue? Frankiziana ta hoi.
Iep! Enpresa bera munduko toki askotan ikusten dugunean, Zenbaitetan bat nagusia da eta besteak haren mendeko.
- Nagusi hori FRANKIZIARIA izan daiteke eta produktua, marka eta publizitate orokorra eskaini.
- Mendekoak, berriz, FRANKIZIATUAK izan daitezke, “jefak” (goikoak) esandako ezaugarriak dituen lokala duena eta hark emandako publizitatea, koloreak, produktuak eta abar eskainiko dituena.
Adibideak: Benetton, Beep Informatika…
Esan dut DAITEKE, agian ez direlako frankiziari-frankiziatu bikotea… Zein akordio egin duten ikusi beharko genuke…, baina frankiaziatua bada, itxurak mantenduko ditu!
Bueno… A zuzenduar ke me voyyyyy! Esango didazue… 20:00etan berriro, bale??? Asko ikasiiii! Orain arteeee!
Landereño