2019 – HISTORIA -2. ebaluazioa – 2. atala- Dudak II

Apaaa!

Garazi

  • 6.3.2.n azkeneko puntue, gerrako komunismoa, azalduko mese?? (106.orrialdea)

Bai… Hori da 1917an iraultza hasi eta geroago. Lehen ekonomian gaizki bazebilen, gerra zibilarekin okerrago! Dendak hutsik zeuden! Hori konpontzeko, nekazari aberatsen uztak hartu zituzten eta, klaro, hauek haserretuko zaizkie! Baina janaria iritsi zen hirietara! Gosea gauza larria izan zen gerra zibilean!

Maddilo

  • 106.orrialdea, gerrako komunismoa

Vaya! Galdera popularra! Iratiri erantzundakoa begiratu, bale?

Maddilo

  • Ah eta lehengoa jajaja ezdakil nola esplikau, aber jartzea dauzkezun zein dien garai haietan sortutako taldek, enplan alderdi sozialista iraultzailea, alderdi konstituzional demokrata… ba hoien guztin lista edo

Bale ba…

  • Monarkiazaleek tsarra nahi zuten. Baina monarkia parlamentarioa.
  • KADETEAK: Alderdi Konstituzional Demokrata. Askok aurrekoa nahi zuten. Algo xuabezito…
  • SI: Alderdi Sozialista Iraultzailea. Abaltzisketovsky bezalako nekazal herrixketan.
  • ERRUSIAKO LANGILEEN ALDERDI SOZIALDEMOKRATA. Industriaguneetan, intelektual erradikalak… Marxismoaren iraultzarekin ametsetan. Bi alderditan banatuko da hau:
    • BOLTXEBIKEAK: Hasieran oso gutxi. Gero eta gehiago. Lenin buru. Baita Trotsky, Stalin… Marxista erradikalak.
    • MENTXEBIKEAK: Sozialista moderatuak. Tsarra tronutik kendu nahi dute, baina gero, xuabezitoooo! Hemen dago Kerensky, adibidez. Kadeteekin batera lankidetzan aritzeko prest… Hasieran hauek gehiago dira eta boterea hartuko dute. Gero, berriz, urrian, boltxebikeak jarriko dira buru.

Balio dizu?

Maddilo

  • 106, NEP azaldu mese

Pos valeee… Aspertzen ariko naiz nonbait… Atzeratuko naiz orduarekin, baina… zure kulpa, Maddilo!

EKONOMIA: Gerra zibila bukatu zenean, herria txof zegoen: gosea, gaixotasunak…; dena izurratuta dago. Ekoizpena asko jaitsi da nekazaritzan eta industrian, berriz, nitekuento! Ez dago ezer dendetan eta jendea mar-mar-mar… Leninek ulertu zuen deskantsu txiki bat eman behar ziola herriari, bestela… jai zuen!

NEP: Politika Ekonomiko Berriak goitik beherako aldaketa ekarri zuen.

-Liberalizazioak

  • Inguruko salerosketan askatasuna ezarri zen berriro.
  • Nekazariek, zergak produktuekin ordaindu ondoren, sobratzen zitzaiena nahi zuten bezala saldu zezaketen.
  • Industrietan eta zerbitzuetan, enpresa pribatu txikiak ere sortzeko baimena eman zien.
  • Atzerriko inbertsoreak sartzeko aukera eman zuen.

-Liberalizatu gabe:

  • Estatuak berak kontrolatu zuen kreditua.
  • Baita ekonomiako sektore nagusiak ere: trenbide eta beste garraiobide batzuen eta enpresa handi, banku eta atzerriko merkataritza.

Ondorioak

  • Ekonomia berehala hazi zen. Segituan errekuperatu zen nekazaritza eta industriako produkzioak geroxeago lortu zuen hori.
  • Baina NEP-ek arazo sozialak sortu zituen. Alderdi Komunista zatitu egin zen, burges aberats berriak agertu zirela ikusita: hirietako bitartekariak, industrialari batzuk eta kulakak. PC banatu egin zen: alde eta kontra!
  • Baina, zalantzarik gabe, NEP-en balantzea ona izan zen, oinarri ekonomikoak ezarri eta produkzioa nahiz biztanleen bizimodua hobetu zituelako.

Bale?

Irati

  • Koroo!!
    110.orrialdea, 3. Internazionala, lehenengo puntun barrun, 3.puntun (bigarren ilaran😜) jartzen do iraultzaile eta errebisionistak. Zein die errebisionistak??

Hau fueradetiempo jarri duzu, e? Baina hain ondo zehaztu ondoren…

Kominterretaz ari da, III. Internazionalaz. Langileak berriro banatu ziren. Munduko langileak, etorri! Baina komunistak bakarrik! Diferentzia non dago? Hauek iraultzaileak dira (SESBen iraultza egin dute!), eta errebisionistak, berriz, aldaketak egin nahi dituzte, baina ez hain sakonak. Mas xuabezitos… ez alo SESB!

Aioooo! Gero arte! 22:00etan!

LandereñoResultado de imagen de historia gif animado

 

3 thoughts on “2019 – HISTORIA -2. ebaluazioa – 2. atala- Dudak II

  1. Eta aurreko galderarekin erlazionatuta orri berdineko egoera beste hitz batzuetan esplikatuko?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s