2019 – HISTORIA – 2. ebaluazioa – 2. atala – Dudak III eta Ondoloin

Eooooo!

Ander

  • 108. orria. NEP
    bosturteko 1. planako puntuk esplikatu mesedez

Bale ba… 1. planaren helburuak kontatzen dizkizu hor:

  • NEP-ekin batzuk aberasten joan ziren (gogoan izan zergak ordaindu ondoren zerbait sobratzen bazitzaizun, azokan saltzeko aukera zegoela…). Sanseakabó hori!.
  • Industriako inbertsio handiak autofinantzatzea. Horretan dirua sartu behar da, ekonomiak aurrera egiteko.
  • Teknikariak eta langile espezializatuak behar dituzte eta, horretarako, eskolak sortuko dituzte.
  • Industria astuna garatzea (Arcelor-Mittalen antzeko industriak).
  • Herrilan handiak burutzea (pantanoak, errepideak, trenbideak, zubiak…). SESB oso atzeratuta zegoen eta hori superatu nahi zuen.

Balio dizu? Niri bai…

Irati

  • Kaixo Koro! 109.orrialdeko ondorioak azalduko?

Bai. Stalinen diktadura dugu indarrean eta hainbat neurri hartuta daude: kolektibizazioak, garbiketak… Horren ondorioak zehazten dira ondoren:

  • Oraingo Alderdi Komunista ez da lehengoa bezala. Stalinek kontrolatzen du dena erabat.
  • Alderdi Komunistak SESB osoa kontrolatzen du.
  • Ez dago jabetza pribaturik. Marxistak dira, baina sobietar interpretazioa eman diote marxismoari.
  • Industrializatuta daude orain eta ekonomia ondo doa.
  • SESB munduko potentzia ekonomikoa da eta denak gozo-gozo dabiltzala dirudi (Stalinen azpian, klaro! Nor ausartuko da txintik esatea?).

Irati

  • Eta aurreko galderarekin erlazionatuta orri berdineko egoera beste hitz batzuetan esplikatuko?

Horixe baietz.

Stalinek diktadura ezarri zuen, alobruto! Ez dago oposiziorik denak atxilo hartzen dituelako (edo okerragoa!). Alderdi Komunistaren barruan ere ezin zaio kontra egin. DENA dago Stalinen azpian.

NEP kendu eta kolektibizatzen aritu da eta horrek lio asko ekarri du, baina Stalinek lortu du dena isilaraztea. Dena lasai dagoela dirudi, baina… Alderdi Komunistaren barnean krisi sakona dago…

Eta, puestos, gauza bakarra falta zaizu galdera osoa egiteko. Garbiketak dira. Esplikatu egingo dizkizut horiek ere:

Stalinek arerioak ikusten ditu edonon. Baita Alderdi Komunistan ere. Errepresioa erabiliko du ustezko kontrarioak ezabatzeko. 3 aldi izan ziren:

  • Lehenengo bietan bastante linpieza egin zuen eta bere alde zeudenak bakarrik geratu ziren.
  • Hirugarrenean, berriz, sepasó4pueblos! Moskuko prozesuak dira. Bere alde zeuden buruzagi boltxebikeak, baina Stalin konfiantza galduta zegoela, haizea hartzera bidali zituen, edo txironara, edo… Stalinentzat dena zen susmagarria…

Atzekoz aurrera esplikatu dizut, baina horrela galdera osoa duzu!

Ander

  • 108. Emaitzak
    esplikatu mese

Zu ere akatxitos zabiltza, e? Allávoy!

I. planaren emaitzak dira eta oso onak izan ziren, baina Gorkak esan duen bezala, akostadeltrabajadorrrr!

  • The Big Problem (horietako bat, behintzat) Stalinen garaian, nekazaritza izan zen. Komunistek jabetza pribatua ezabatu nahi zuten, baina NEP-ekin, berriro piztu zen hori: kulakak aberastu egin ziren! Stalinek haien lurrak kolektibizatu nahi zituen… Problems!
  • Kolektibizazioek kulakekin amaitu zuen eta hori liada bat izan zen:
    • Nekazari pila hil zen edo alde egin beharrean izan zen.
    • Abeltzaintza erabat arruinatuta geratu zen.
    • Nekazari prestatuenak ere galdu ziren…
  • Aprobatu bakarra zerealen produkzioaren mekanizazioa izan zen.

Ba… ykonestoyunbizkotxo hastamañanaalasotxo! Ondoloin esateko ordua! Gaurko galderetan, 2 punta ez ditugu ukitu. Esango nuke… Pos eso! Bihar arte, ez? Ondoloinnnnnn!

Resultado de imagen de historia gif animadoLandereño

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s