2017 – EKONOMIA – 3. ebaluazioa – Dudak VI eta ondoloin

Ieiiii!

Eneko

  • Gabon berriz ere Koro! Badakizu betikoarekin nator, lotara joan aurreko errepasoan murgilduta, azken pistak emango bazenitu lagungarri izango litzateke guretzat! Izan txintxoa koro😉

Ummmmm… Esan zenidan ke me tenías kalada, baina ari naiz pentsatzen nik bai zaitudala kalauta! Egingo dut azken bertsoa… Ordu honetan…

Julene

  • Gabon koro, 12.1.1en nazioarteko diru funtsa eta munduko bankuaren helburuaetan “Estatu kideen truke-tasen eta dibisen parekotasunen egonkortasuna lortzea” ez dut ulertzen

Egonkortasuna lortu nahi da eta horretarako ez dute aldaketa piloa nahi. Dirua trukatzekoan (euros por dólares, libras por euros…) kanbio finko samarra behar da, estable samarra… Ulertzen duzu?

Baina… ná! Ni mirarlo, e?

Betiko norabidean mugituko gara: nombrezitos raros, Letra+Numero, Indizeren bat, Izen hau du ezdakitzein kasutan eta beste haut, berriz, ezdakitzein kasutan… Enekok galdetutakoa oso-osoa ez dut galdetu, baina mota horietako bat bai… 9. gaian, 3tatik bi galdetu ditut oseake… dena ikasi eta kitto! 10.ean, kontzeptu horietako batzuk galdetu ditut, 11n, arrazoiak, klaro, eta itunetako bat… Nik hasi eta zuek osatu beharko duzue itun hori: Ezdakitnongo ituna… Segi bertsoa!

1 puntukoetara pasatuko naiz orain:

  • 7. gaiko ondorio batzuk!
  • 8. gaiko kontzeptu horietako bat. Zer dira? Motak
  • 12. gaiko kritika batzuk… (Maddik ondo asko daki galdera hori!)

Ummmm… Hobe isiltzea ke me emozionooooo! Pa … Bihar arteeeeeee!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif
Advertisements

2017 – EKONOMIA – 3. ebaluazioa – Dudak V

Iep!

Eneko

  • Gabon koro! 11 gaieko 11.1 puntuko aduana batasunak esaldia ez dut ulertzen zer esan nahi duen, esplikazio labur bat emango?

Integrazio ekonomikoaz ari zaizu. Hortara biltzen diren estatuek beraien arteko aduanak batzen dituzten eta mugu-zerga berdinak jartzen dituzte… salerosketak errazteko. Vamos ke librea da hemendik hara saltzea eta erostea…

Azkenekoa 22:30ean, bale? Gero arteeee!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2017 – EKONOMIA – 3. ebaluazioa – Dudak IV

Iep!

Eneko

  • 8.1.3 puntuan ez dut ulertzen, explikazioren bat ondo etorriko litzaidake!

Ummm… Ez zaizkit galdera zabal hauek gustatzen… Zuen duda gehiago konkretatzea nahiko nuke, baina tira! Galdera bakarra denez… dejada bat para el eleganteee!

Politika makronomikoaz ari zaizu eta mota ezberdinak daudela esaten du:

  • Zerga-politika: Zergak bildu eta gastu publikoan zer egin da bere ardura.
  • Moneta-politika: Zirkulazioan dagoen diru-kantitatea eta diruaren prezioa. Azken urteetan, Europako Banku Zentralari (EBZ) dagozkio funtzio hauek.
  • Kanpo-politika: Estatuak beste herrialde batzuekin salerosketak egiten dituenean. inportazioak murrizteko edo esportazioak areagotzeko neurriak hartzen dituenean. Azken urteetan, europarrentzat Bruselan hartzen dira nazioarteko merkataritzari buruzko erabakiak.
  • Errenta-politika: Inflazioa kontrolatu behar duenean. Funtzionarioen soldatetan eragin dezake; enpresei gutxieneko edo gehieneko soldatei buruzko gomendioak eman ditzake.

Pos eso… Beste egoera batean, ulertzen ez duzuna konkretatzeko esango nizuke, baina… denbora dagoenez, … eta garrantzia izan dezakenez…

Ondoloinnnnn (kemeestoydeslenguandoooo!). Biharko ere zerbait utzi beharko da… Ondoloinnnn! 10:00ak aldara, bale?

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2017 – EKONOMIA – 3. ebaluazioa – Dudak III

Iep!

Maddi

  • 12.gaian Munduko Merkataritza Erakundeari egin zaion kritiketako bat gardentasun gutxien duen nazioarteko erakundea dela esatea da. Zer esan nahi duzu gardentasunarekin??

Joooooo… Ze galdera ona hau ere! (eta garestia, gainera!)… Ba, gauzak ez daudela argi eta garbi, egiten duen lana ezbaian jartzen dela, deltodo garbia ez dela, sesospetxa de ese erakunde internazionali

Beno, txes! Lasai samar zabiltzate… Ez dakit seinale ona ala txarra den… 22:00ak aldera beste bistazilo bat emango dut, baina, bestela, bihar arte, e? 10:00ak aldera berriz. Ondo segi! Pa

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2017 – EKONOMIA – 3. ebaluazioa – Dudak II

Iep!

Eneko

  • Kaixo Koro! Ekonomiako 11 gaiean 11.1 puntuko egituran haimbat adibide daude, NAFTA, CAN… horiek ikasi egin beharra dira?

Ummm… Izen horiek gabe, ondo moldatuko zarete, baina… inguru horiek ondo ikasi, e?

Maddi

  • 9.unitatean salgai diruaren azken puntua ez dut oso ondo ulertzen…
    “Urrea eta zilarra izan ziren XIX.mendera arte iraun zutenak, baina hauek ere… Haien eskaintza-eta beraz, balioa, -ezin da aurreikusi, hobi berriak aurkitzearen baitan zegoen…”

“Diru” bezala horiek erabiltzen ziren gehien bat, baina ez zen soluzio definitiboa: balioa aldatzen zitzaien (según si hay mutxo edo poko, efekto angulas). Aldaketa handia suposatzen zuen urre-meategi berria aurkitu edo ez, urre gehiago egongo zelako…

Segi horrela, e? 18:00ak aldera begiratuko dut ea zer moduz ari zareten… Animooooo, ke keda pokiñoooooo! Pa

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2017 – HISTORIA – 2. ebaluazioa – Dudak iV eta ondoloin

Aupaaa! Despedidaaaaaaaa!

Julene

  • Kaixo Koro, esan dezakezu 5.gaietik gutxi gora behera zerk duen garrantzi gehien?

Bukaeran saiatuko naiz…

Eneko

  • Gabon Koro, azkeneko errepasoko ordua dela eta, jakina denez, gai batzuei beste batzuei baina garrantzi gehiago eman behar zaie. Galdera hau, horri begira doa. Emango zeniguke azken pista mesedez????

Bai, bai… jakina… Saiatuko naiz… Baina gogoan izan azterketa osoa bihar erakutsiko dizuetela, e? je je

Ea ba!

4. gaitik hasiko naiz…

4.4. galderan hasi behar zenuten eta hor Ludismoa eta Kartismoa ikasita perfekto!

4.5.1. galderan Norari esan diodanarekin dena esanda beharko luke… Repito! Ez dut autorerik galdetu!

4.5.2. ONDO-ONDO-ONDO IKASI BEHAR DA, HAU EDO 4.7. SEGURU ERORIKO DIRELAKO… IGUAL BIETATIK ZERBAIT!

4.6. ikasi.

4.7. ONDO-ONDO-ONDO IKASI BEHAR DA, HAU EDO 4.5.2 SEGURU ERORIKO DIRELAKO… IGUAL BIETATIK ZERBAIT!

Eta yaaaa!

5. gaian

Hau ere bastante esanda duzue… Zergatik joan ziren gerrara, Zein pauso izan ziren gerra pizteko, Zer erabaki zuten Versaillesen…

Zerbait saltatu nahi baduzue, Balkanak ahaztu ditzakezue.., Elkarren aurkako indarrak ere bai… eta Gerraren fase ezberdinak… Baina, Norari esan diodan bezala, 1917k garrantzia du, bai gai honetan eta baita hurrengoan ere! Ez dakit lagundu dizueten gai honetan… A! Nazioen Liga ere ez erreapasatu!

6. gaian

Ez naiz zer esanda dudan akordatzen… 6.1.3-tik aurrera hasi gara lehian… Jo! Hau da Norarentzat okerrena! Banan-banan pasatu ditut galdera guztiak eta … gehienetan dago zerbait… Ez asko, baina… ttak! Uzteko moduko bakarra 6.4.4. ikusi dut… Beste guztietan… haygatoentzerrau esango nukeeeee!

Julene

  • Pariseko komuna sartzen ez denez 4.8 puntu osoa ez da sartzen? Eta berdina II.internazionalarekin, 4.9 osoa ez da sartzen?

Hori da

Eneko

  • Kaixo Koro zer diferentzi dago sobietarren eta sozialisten artean ?

Sobietar SESB-en bizi direnak dira eta sozialistak, berriz, sistema ekonomikoari egiten dio aipamen, sozialista euskalduna izan daiteke… edo errusiarra!

Bueno, txes! Egitekoak eginak izango direla espero dut… A otrakosamariposaaa! Hementxe bukatzen da gaurko paradia! Ondoloin!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2017 – HISTORIA – 2. ebaluazioa – Dudak III

Iep!

Nora

  • Lehenengo mundu gerra ikasi behar denez errusiako lehenengo mundu gerra ikastea derrigorrezkoa da?

Txika… ez dut galdera hori ulertu… Honbreee… jakin behar da Errusiak zer egin zuen gerra horretan, bai gai batean eta baita bestean ere, baina enfoke ezberdina da…

Nora

  • Marxismoa ta anarkismoa sartuko dienez marxen aurreko sozialismoa ebai jarri behar dezu?

Bai, baina beste liga bat da… Ez prezio berean, merkeagoan… Laguntza bat nahi baduzu, ez dut autoren izenik jarri…

Nora

  • 4.gaien 1 eta 2.inernazionalak ondo jakkn beharra die?

Esango nuke ez dela preziso… Lehenengoarekin konformatzen naiz…

Nora

  • Maddiri erantzun diozunagatik pariseko ituna ez dezu jarriko ez?

Esakto!

Maddi

  • Arratsaldeon Koro!
    Otsaileko Iraultzatik aurrera estatu osoan zabaltzen joan ziren sobietak boltxebikeekin erlazioa edo boltxebikeez osatuta zeuden? Ez dut ulertzen bestela Lenin bera boltxebikeen buruzagia izanda Apirileko Tesian argitaratu zuen bere helburuetako bat zergatik zen sobieten gobernua ezartzea.

Ba… ez dut zure galdera ulertzen… Agian paragrafo honekin aklaratzen dugu?

Sobietak: Otsaileko iraultzaren ondoren, sobietak ezarri ziren estatu osoan, fabriketan nahiz landa-inguruan, armadan eta hirietan, eta gero eta aginte gehiago eskuratzen joan ziren. Ez zieten jaramonik egiten gobernuaren erabakiei, edo beste erabaki paraleloak hartzen zituzten. Praktikan, sobietek bigarren agintea osatzen zuten.

Sobietetan boltxebikeak dira nagusi eta horiek agintzea nahi du Leninek, klaro… Gobernuan ez daude boltxebikeak eta, horregatik, ez diete kasorik egiten sobietek… Horrela bai?

Julene

  • Anarkismoaren ustea zatian, zer esan nahi du “kolektibitateen federazio askea sortu”?

Jendea taldeetan biltzen da, baina ez dute ez dakit non jaio zarelako ez dakit nongo kolektibitatekoa izan beharra inplikatzea. Koadrilak libreki antolatzea nahi dute, lagun-taldeak bezala, inor derrigortu gabe…

Beno, txe! Utzi idazue azterketari bistazilo bat ematen, ea despedida dotorea ateratzen zaidan… Orain arteee!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif