2015 – IRTEERA – Donostiako Elizbarrutiko Artxibategia

Aurreko ostiralean joan ginen Donostiara. Todotxikas. Bertara iritsi eta denboraz lasai, paseatzen joan ginen Kontxara, ordiziarrok itsasoaren inbiditan egon ohi gara-eta!

Gero, autobusa hartu eta gorantz abitu ginen, artxibategian garaiz egoteko. Eguraldi espeziala egin zigun eta, azkar samar iritsi ginenez, bueltatxo bat eman genuen inguru hartan. Sekula ezagutu gabeko lekua zen hura guretzat eta itsasoa ederra baino ederragoa ikusten zen handik. Goxoki batzuk eta kafea hartzeko beta eta guzti izan genuen, paisaia eta hango ikastetxe ezberdinak ikusten genituen bitartean.

Gure zuhaitz genealogikoa egiten aritu garen honetan, mendez-mende gunea oso baliogarria izan zaigu eta dokumentazioa nondik ateratzen zen ikusi izan nahi genuen.

Puntual-puntual joan ginen artxibategira eta Joxan etorri zitzaigun berehala. Josean Garro Mujikak erakutsi zigun eraikina eta mila gauza kontatu zigun hari buruz. Elizaren gurutze forman errepararazi zigun eta denak Vatikanorantz begira zeudela esan zigun, beste kontu batzuen artean.

Artxibategia ikustera joan ginen eta, bide batez, kapera batean sarrarazi eta leihotik begiratu genuen paisaia zoragarri hartara; berriro ordiziarrok itsasoaren inbiditan! Han lanean zegoen jendea ere ezagutu genuen.

Artxibategian makina bat dokumentu ikusi genuen, dena txukun-txukun klasifikatuta; fresko samar egiten zuen han eta Joxanek kontserbaziorako tenperatura eta hezetasun egokiak behar zirela esplikatu zigun. Triptiko handi bat dago aurrean eta horren gorabeherak ere kontatu zizkigun Joxanek.

Ez dakigu seguru-seguru non, gelatxo batean pergaminoak ikusi ginuzten. Ez genekien larruz egiten zirenik eta Ordiziko elizan aurkitutako bat ikustea oso emozionantea izan zen. Santa Urtsularen birjinetako baten burua omen dago aldare azpian dio pergamino horrek eta, de paso, haren istorioaz hitz egin genuen.

Ikerlariak lanean aritzen diren gelara joan ginen gero eta solasaldi aparta izan genuen Joxanekin, bera ere ireki eta, taldekidea balitz bezala, guk gazteko askotan pentsatzen ez ditugun kontuak konpartituz; tertulian gozo-gozo aritu ginen! Gainera, Maialenek sekulako etorria zuen egun horretan eta dena gutxi iruditzen zitzaion, galdera bota eta bestea prestatuta zuelarik! Vatikanoan egon zeneko urte haiek txundituta utzi gintuzten gu, beste mundu bat zela ematen baitzuen!

Jose-Angel-GarroTCIKI.gif

Sabelaren hotsa entzuten hasia zen artxibategiko ixiltasunean. Korrika joan behar izan genuen autobusera. Berriz ere suertean, itxaron beharrik gabe, batera iritsi baikinen, goizean bezala…

La Minara joan ginen eta, hura lana! Hainbeste gauza goxo eta ezin jakin zer aukeratu! Jijiji eta jajaja, Stradivarius eta Berskara ere joateko beta hartu genuen -esan dugu todotxikas joan ginela-eta… pa kasita!

Eskerrik asko Joxan hartu duzun lanagatik! Ondo pasa zure herriko festak!

2014-Batxi1G-Irteera: Ordiziako Bake epaitegia

IMG_20140312_101914

Iñauterien negu beltz eta ilun haren ondoren, beranitoa etorri zaigu eta berriro ere eguraldi aparta izan dugu gure irteeran. Aitor Imaz izan dugu -urtero bezala- irakasle eta Bake Epaitegiaren funtzionamenduaz aritu zaigu. Genealogian murgilduta ibili gara azken boladan eta, nork gehiago, nork gutxiago, ari da aurreratzen Genoomen.

Dokumentu orijinalak ikustea falta zitzaigun eta horixe da gaur egin dugun lana herriko Bake Epaitegian.IMG_20140312_090320

Ainhoak esplikatzen duenez, Ordizian jaio, ezkondu, hil eta baita banantzen diren datuak ere gordetzen enkargatzen da. Lan horretan, garrantzi handia dauka, datuak ondo gordeta edukitzea eta ondoko herrietako informeak ere hemen, Ordizian gordetzen dira. Ordizian idazten dira Legorretako, Aramako, Itsasondoko eta Altzagako informeak, Unairen hitzetan.

Pertsona bat hiltzen denean, idazkaria herentziaren eta gainontzeko “papeleoaren” idazki guztiak dagokion pertsonari heltzeaz arduratzen da. Adibidez, kalean dagoen norbaitengana joan behar da eta testigoren bat egon behar da hau ikusiko duena. Gainera, norbait hiltzen edo ezkontzen denean, elizatik parrokoa udaletxera joan behar da bestan erregistratzea esan digu Iñigok.

IMG_20140312_090206Zera esan digu Rebecak: Bulegora iritsi eta uste baino txikiago zela konturatu naiz. Gero, informazio ondo ordenatua eta ondo egotea garrantzitsua dela lanean ikusi dut eta, inpaktatu nauen gauza bat, etorkinen kontua izan da; harrigarria da orain dela denbora dexenteko jaiotzak, ezkontak eta hiltze informazioak jasota egotea, adibidez 1910ko urtekoa, nik eskatu dudana. Jakin dugu, era berean, gizonen arteko ezkontza batzuk egon direla eta neskenak, aldiz, ez. Beste kontu bat inpakto handia egin didana “Matrimonios por intereses” izan da, urte jakin batzuetan zehar oso ugariak Ordizian.

IMG_20140312_090232Itziar: Ni harritu egin nau sexu bereko ezkontzak egoteak Ordizian. Gehienak mutilen artean direla esan du Aitorrek. Oso gutxi ikusten dira eta ez nekien Ordizian bazirenik. Interesagatik ezkondu direnak ere izan direla esan du, gero berehala apartatzen direnak.

Livia: Gizon edo emakume bat kanpoan ezkontzen bada eta Ordiziara edo beste herrialde batera joaten bada, ezkonduta dagoen informea eraman beharra dauka eta, gezurra esango balu eta epaileak konturatzen badira, beretzako izango da zigorra.

IMG_20140312_085936Oihane: Zure jaiotzako datuak bizitzan behin bakarrik mugitu ahal izango dituzu hiriz edo herriz. Lan garrantzitsua egiten da Bake Epaitegian etorkin paperak kontrolatzen beste herrialde batean ezkontu behar dutenean.

Amaia: Liburu gehiago espero nituen. Hala ere, liburu zaharrak kontserbatzeak harritu egin nau eta interesgarria iruditu zait interesezko matrimonioetaz esan diguna. Sekula pentsatzen ez dituzun gauzak dira, pelikuletan ikusten direnak, baina…

IMG_20140312_090004Ainhoa: Oso interesgarria iruditu zait Aitorrek azaldu diguna. Gainera, nire osabaren jaiotze partida lortu dut eta horrela etxean erakusteko aukera izango dut.

Kepa: Gauza asko daudela ikus daiteke bertan, eta nire jaiotze partida ikustea lortu dut. Liburu zaharrak nola koserbatzen diren ikustea harrigarria da.

Adel: Oso interesgarria iruditu zait. Garai batean liburuetan idazten zen eta orain, berriz, ordenagailuetan; horrek abantailak ekarriko zituela iruditu arren, bere desabantailak ere baditu, okerren bat eginez gero, zuzenketak egitea zailagoa baita.

Urtero bezala, Aitorrek mundu bat ireki du gure begi aurrean. Denok ukitzen gaitu, baina ez dugu horretan pentsatzen, gauzak eginak baleude bezala…, baina, atzean, beti dago pertsonaren bat, eskuz edo puntako teknologia erabiliz, daramagun bizitza errazten lagunduko diguna. Horixe da Aitorrek ireki digun leihoa… Etorkizunerako ideiak esnatzen ari dira Batxi1eko ikasleen begiaurrean…

IMG_20140312_085926

2011-Kultur Astea

Kaixo, gaztek!

Hementxe dugu aste hontako egitaraua:
  • ASTEARTEA: Pelikula eta hitzaldia-Emaileak (Azken 2 orduak)
  • ASTEAZKENA: KORRIKA (4. ordu arte. Gero, klase normalak)
  • OSTEGUNA:
    • BATXI1
      • Osasun-FICOBA- 08:45ean geltokian
      • Zientifiko-AMPO-ARANBURU- 08:30ean kiroldegian
      • Giza-KUTXA-(Itziarren plana)
    • BATXI2
      • Osasun-FICOBA-08:45ean geltokian
      • Zientifiko eta Giza-AMPO-ARANBURU- 08:30
  • OSTIRALA
    • BATXI1- ORBEA- 08:30ean kiroldegian
    • BATXI2 Giza- ORBEA- 08:30ean kiroldegian
    • BATXI2 Zientifiko eta Osasun- BTEK- 09:00etan arboledan
Ea galdu gabe ibiltzen garen! Eta gero… oporraaaaaaak!
Landereño

2009-2010-Ordizia: Bake epaitegia


Oporrak iritsi diraaaaaaaaaaaa!

Gaurkoan, Bake Epaitegira joateko plana egin dugu. Horretarako, goizeko lehen 3 orduak erabili ditugu eta, ondoren, ikastolara joan gara, Batxi1eko ikasleek Sexu Heziketako saioetan aritu baitira eta azken txanpa zuten gaur.

Primerako eguraldia izan dugu eta, banaka-banaka, Kixketera heltzen joan gara. Sekula ikusi ditudan gosari konpletoenak eskatu dituzte -zukuak, kafesneak edo kolakaoak, urdaiazpiko bokatak…- Cristian ere, esan zuen esnerik ez zuela edango, baina majo aritu da, e? Esan bezala gosari KONPLETOAK eskatu dituzte, ESKATU!, ez baitituzte bukatu eta dena sobran zuten gero! Eneeeeeeeeee! Gaurko gazteok! Irteera gehiago egin beharko da, kontsumitu behar dutena eskatzen jakiteko!

Beno! txiste eta algara tartean, mokau bat edo beste, ofentsiba prestatu dugu. Bakoitzak atera du artilleria, 1929 aitona edo 1933ko amona. Batzuek ez zuten arbasorik Ordizian eta besteenekin konformatu beharrean izan dira.

Doministiku batzuk ere izan dira eta ez dakit horien kutsuren bat ez ote dudan hartu, orain muki eta muki bainago! Hau da oporrak hasteko abelera! Eneeeeeeeeeee!


Porfin joan gara Bake Epaitegira eta Aitor hasi zaigu irakasle lanetan. Hark bai interesa piztu! Denek nahi zuten Aitorren lana eta horretarako zer ikasi behar den galdetu diote. Galderaz josi dugu gizarajoa eta esker beroenak eman behar dizkiogu hemendik, pazientzia guztia erabili baitu gurekin! Horrela ikasi dugu liburuetan bilatzen, nola apuntatzen den, zer gauza diren Bake Epaitegiko ardura… Datorren urtean, ez dakit Kisketen hasiko dugun klasea edo Piasen bukatu, baina Aitor konbidatu beharko det, e?

Eskerrik asko Aitor!

Gehienen kolaborazioa izan dugu eta eskakeatu den bakarra Xabi izan da. Berak zeukan gure helburu izan behar zuten arbasoen gehiengoa eta… ez da etorri! Gaixotu egin omen da… Oraintxe ikusi dut ERABAT SENDATUTA eta ia-ia ez dut ezagutu, pelukeria joan baita eta look berria du! Ai, ai, ai…

Arbasoen zuhaitzak http://www.genoom.com/home gunean egingo dituzte eta, etxean jasotako eta gaur lortutako informazioa erabiliz, 1900era inguratuko dira. Horra iritsitakoan,  bilatzailea erabil dezakegu: http://mendezmende.org/eu/partidas/

Beno! Ea opor ederrak tokatzen zaizkigun denori eta kurtsoa amaitzeko geratzen zaigun azken txanparako indarberrituta etortzen garen! Ondo pasa, maxpasa!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

IRTEERA: Ordiziko Epaitegira





Kaixo, Yiyos!

Berandu bada ere, hementxe utziko dizkizuet aurreko ostegunean egindako irteeraren irudiak. Oso interesgarria izan zen Aitorren azalpena eta asko ikasi genuen. Esker beroenak eman beharrean gaude. Datorren urtera arte!

A! Ezin ahaztu azkena oraingo honetan Irune sinorina izan zela, e? Eskerrak dexente pikatu dela genealogia ikerketan eta 1830eraino iritsi dela!

Ondo segi.

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño