2016 – EKONOMIA – Gelan hitz egindakoa

 

 

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif
Advertisements

2011-ENE 2011 (benetakoa!)

Asteko azken lan eguna zenez, atzorako prestatu genituen ekintzak ikastolan, baina, egia esan, GAUR da Euskararen Nazioarteko Eguna. Inoiz esan degu hemen, bat ala bestea, antzeko samar dela, Euskararen Eguna 365 horietako edozien izan baitaiteke… baina, aitzakia bat behar da, ospakizunak egiteko, ekintzak biltzeko, akordatzeko… Egunerokotasunean, euskara erabiltzea da funtsezko ekimena eta ospakizuna. Egun zehatz honetan, berriz, kartelak zabaldu, musika entzun edo abestu, bideoak ikusi, euskararen erabilerari buruzko grafikoak aztertu edo euskararen hedapena kontatzen diguten dokumentalak ikusi ditzakegu Jakintzan

Aurtengo ospakizunean, teknologiarekin izan dugu nolabaiteko borroka, aretoan ezin irudia ikusi, bideoa editatzekoan argirik gabe geratu…, baina horiek berehala konponduko ditugu… Euskararen erabilera da ezingo duguna di-da batean konpondu, egunerokoan ongarriekin zaindu behar duguna, bizirik mantendu behar duguna…

Kezka ez da oraintxe-oraintxekoa:

Abenduaren 3an, gure eguzkiaren bila

Abenduaren 3a heldu den honetan nere burura hainbat galdera eta buruhauste datorzkit. Ez, ez naiz egutegira begira ari zubia izango ote dudan edo ez dudan galdezka, oporretara Jakara edo Tenerifera joango naizen galdezka  edota Durangoko azokara joan etorriren bat egingo dudan duda-mudan…
Gure eguzkiaren bila nabil…

1766

Orden de Señor Conde de Aranda Presidente de Castilla, para que sin especial noticia suya, no se den licencias por este Consejo para imprimir libros en otra lengua que la Castellana: archivándose la obra original de la Vida de S.Ignacio escrita en Basquence; y que se haga saber esta providencia a los impresores.

Nire buruan beste zalantza batzuk ditut, urte guztian zehar nire burmuinean zehar paseatzen dabiltzanak eta horrelako egunetan gogora ekartzen ditudanak. Ziur batek baino gehiagok egutegira jo duela abenduaren 3an zer gertatuko den galdezka.
Ni, gure eguzkiaren bila nabil…

1857

La gramática y Ortografía de la Academia Española serán texto obligatorio y único para estas materias en la enseñanza pública.
Egun horretan gure herrian galdu ezin  dugun mintzaira bat badela gogoratzeko eguna da. Erabiltzen ez duten horiei bere berezitasunaz  jabearazteko eguna da , maite duten horiei maitatzearekin soilik ez duela balio gogorarazteko eguna. Erabiltzen eta maite dutenei besteei erakutsi ezean etorkizunik izango ez duela aditzera emateko eguna.

Galdu ezin dugun eguzkiaren bila nabil…

1901

Pero en el caso del vascuence estoy profundamente convencido de que se pierde, y que se pierde de pronto y sin remedio, y por su índole misma, por ser un idioma  inepto para la cultura moderna. Dejo para otro lugar y ocasión el razonar con argumentos técnicos mi convicción de que el vascuence, por su índole misma,  no puede acomodarse a la vida moderna, que Bilbao hablando vascuence es un contrasentido, que una obra de ciencia, de filosofía, de alta elucubración es imposible en vascuence. Es éste un idioma rural, sin tradición literaria, y el hacer con sus materiales y valiéndose de su capacidad de formar derivados un idioma de cultura nos costaría muchísimo más esfuerzo que el adoptar el castellano nos ha costado.

Miguel Unamuno

Egun hori gure hizkuntza zapaldu eta desagertarazi nahi izan dutenei  (eta hortan  dabiltzanei) bizirik dagoela erakusteko eguna da. Bere alde lan egiteko jende asko dagoela adieraztekoa, gure prosodia isilaraztea lortuko ez dutela erakusteko eguna.

Itzalpean mantendu duten eguzkiaren bila nabil…

1919

Respecto al posible empleo de los idiomas regionales en la vida moderna, no cabe duda que el más impropio para las necesidades actuales es el vascuence. Los demás, el catalán, el valenciano, el gallego, el bable, el caló mismo, como idiomas de sintaxis latina, sirven como el castellano o como el francés. El vascuence no, porque representa una mentalidad tan arcaica que es imposible amoldarla a la vida actual. Por eso retrocede, no porque nadie le haga la guerra, sino porque no sirve para la vida moderna.

Esto no creo que deba entristecernos a los chapelaundis; tampoco el hacha de piedra del período paleolítico sirve como un cuchillo de cocina. El hacha de piedra se guarda en el museo, el cuchillo de cocina se emplea en los usos domésticos.

Pio Baroja

Abenduaren 3an , Xabierko frantzisko deunaren egunean, Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Ekintza hau 1949an Eusko Ikaskuntzak jarri zuen abian eta ordudandik urtero-urtero egun berean, hainbat ospakizun ezberdin burutu dira euskararen alde.
Abenduaren 3a ospatzea  beharko ez duen eguzkiaren bila nabil…

1931

Art. 4º.- El castellano es el idioma oficial de la república. Todo español tiene obligación de saberlo y derecho a usarlo, sin prejuicio de los derechos que las leyes del Estado reconozcan a las lenguas de las provincias o regiones. Salvo lo que se disponga en leyes especiales, a nadie se le podrá exigir el conocimiento ni el uso de ninguna lengua regional.

Baina Abenduaren 3a hori soilik da, egun bat, egun bat besterik ez.
Egun bateko laguntza baino gehiago behar duen eguzkiaren bila nabil…

1936

Otra cosa no podemos comprender, anticipamos que somos duros de mollera, por qué todavía no se han borrado ciertos rótulos letreros, o lo que sean, de algunos comercios. No los citamos; porque en este periódico tenemos la bueno costumbre de cobrar los reclamos. Tampoco pretendemos hacer una campaña contra el vascuence, aunque no renunciamos a emprenderla, cuando tengamos tiempo y humor, contra los malos usos y peores costumbres de los malandrines vascófilos de la última hornada, que , hasta del idioma hicieron una muralla; ya que su <Basko> no lo entiende ni su Jaungoikoa. Nos conformamos con menos; con que se manden suprimir los letreros eusquéricos de mal gusto;de ortografía super-vanguardista. Son trágalas, que por su amargor separatista, se atascan en nuestras gargantas afónicas de gritar ¡viva España!

El Diario Vasco, 1936ko Azaroak 7

Ez dugu ahaztu behar Euskarak mendeetan zehar jaso duen tratu txarra ez dela egun soil batean denon buruan eduki eta oroitzearekin konponduko. Egun bateko ospakizuna baino bultzada handiagoa  behar duen borroka baten aurrean gaudela iritzi dut.

Aintzinatik  entzun izan da Euskarak ez duela idazteko balio, ezin dela irakurri, barbaroen hizkuntza dela. Eta kasualitatea Leioako kanpusean, Euskaraz ikasketak (tamalez ez oraindik ikasgai guztietan) ematen diren leku batean, Bilbo “modernisimoaren “ ondoan Unamunoren estatua bat topatu dudala.

Ez al zen ba bera esaten zuena Euskarak ez zuela mundu modernora egokitzeko modurik? zentzu handiko gauzak ezin zirela euskaraz ikasi? eta zertarako berari horrelako oroigarri bat jarri zehazki ikasketak euskaraz egitea ahalbidetzen duen gune batean?

Egindako zitak orain dela ehun-ehun eta berroigeita hamar  urte ingurukoak diren arren ezin ahaztu oraindik euskal gizartean mantentzen duten itzala.  Zenbaezinak dira oraindik pertsonaia hauen presentzia duten kale, eraikuntza eta estatuen izenak Euskal herriko hainbat txokotan. Gure herriak espainiar martirrekin  inbaditurik daude, gure espazioak espainolizaturik daude.

Eta hauen itzalak gure artean dirautela jabeturik, non dago eguzkia?

Noski, eguzkia ere, egon badago, itzalik ez baita eguzkirik ezean.

Eguzkia ondo ezkutatzen da laino artean baina nahi duenean bere printzak azaltzen ditu euskal lurraldearen gainetik. Eta printza horiek izpi ultrabioletak dira dudarik gabe, ez dira gure eguzkiaren printzak.  Adibide garbiagorik ez dut aurkitu orain dela astebete eskas egunkarietan irakurri nuena baino: Nafarroako gobernuak 2012rako euskal komunikabideei laguntza murriztea erabaki du.

Eguzki honi gain hartzeko garaia da,ez baita gure eguzkia. Denon saiakeraz, gure aldetik pixka bat jarriaz, egunerokotasuneko ohituretatik hasiaz,  gure eguzkia eurenaren gaindik jartzea lortu behar dugu , euren itzalpean geunden guztiak kanpora atereaz.

Euskal Herriak eguzki bakarra behar baitu, goxotasuna emango dion eguzkia.

Eta hori  ezean,
inoiz ez baitu goxotasunik izango Euskal Herrian.

OIHANA ARRATIBELen idatzia da eta eta Ordiziako Ahotsatik kopiatu dut.

Desde el Señor Conde de Aranda gaur arte, laino asko izan da…, baina pazientzi pixka batez, ostartea ere iristen da… Eguzkiaren bila joan gabe ere, eguzkia etortzen zaigu…

Hori bai, adi egotea komeni da, zelatean, pertsianak ondo altxatuta, lehenengo izpiaz gozatzeko eta gure izaerari izate bat emateko.

Eguneroko jarduna ezingo genuke hemen jarri, baina urtero Batxi1ean prestatutako bideoak bai. Hementxe uzten dizkizuet:

ENE 2007

ENE 2008

ENE 2009

ENE 2010

ENE 2011

Landereño

2010-ENE

Jakintzan, egunero zaindu nahi dugu euskara eta bere erabilera sustatzen ahalegintzen gara.

Alde horretatik, abenduaren 3a ez da guretzat egun berezia izango eta beti bezala arituko gara eguneroko lanean. Ostirala tokatu denez, nolabaiteko poza, hori bai, asteburua inguratu zaigulako eta ordulariari alde egiteko aukera izango dugulako.

Hala ere, ez dugu Euskararen Nazioarteko Eguna ahaztu, edozein aitzakia ona baita ospakizunak egiteko!

Badira saio batzuk, Psikologiako klaseak eten eta zerbait prestatzen hasi ginela. Hasieran, motel ibili ginen, lotsati, ideiarik gabe… Pixkanaka, animatzen joan ginen eta jende gehiago gurera ekartzen.

Denoi eman nahi dizkizuegu eskerrak, dantzara etorri zaretenoi eta musika txukuntzeko lana hartu duenari, aretoan saltoka ibili zaretenoi eta atsedenean inor muturrek hausteko arriskuan ez egoteko ahalegina egin duzuenoi, gure garrasiak aguantatu dituzuenoi edo, ordenagailuan programaren bat falta dela-eta, sokorro eman beharrean izan zaretenoi, soinketa galdu eta haserretu zen hari, bideoan itsusi agertzen ote den beldur den horri, txikiei eta handiei, klaseren bat oparitu zigunari, bideoa igotzen ahalegindu denari… eta Nikolasi.

Guretzako, pixka bat mucho izan da eta esker beroenak doaz hemendik.

Denon artean zaindu beharko dugu euskara eta pixka batek ASKO eragin dezake!

Upgrade your  email with 1000's of cool animationsLandereño

Randy Pausch jaio zen gaurkoan

Kaixo, koadrilla!

Hementxe
nago… birusak zaintzen. Gaur egin gabe geratu zaizkidan lanak apuntatu behar ditut
hemen, ea galera hori superatzen dudan! Bi gauza, behintzat,
ezinbestekoak lirateke gaurkoan:

Gaurko efemerideak komentatu beharko genituzke, ea datak asmatzen dituzuen eta hori dena:

  • Karlos I.a Espainiakoa koroatu zutela esan beharko genueke, zuetako bat ari baita bere lana egiten eta bukatzeko gutxi baino gutxiago falta baitzaio.
  • Gauza bera egingo genuke Gummo Marxekin, lan hori ez, baina bai Zeppo anaiarena egiten ari baikara.
  • Napoleon
    eta Errusian izandako porrota, Boltxebikeak eta Lenin, Franco eta
    Hitler Hendaian, Airbagaren patentea, Futboleroen kontuak, Ortuellako
    desastrea, Txetxeniarren bahiketa Moskuko antzoki batean edo Ipodaren
    jaiotza komentatuko genituzkeen gainetik.
  • Eta… Randy Pausch jaio zela. Urtero esaten dut azken boladan eta ez nukeen aurten era aukera galdu nahi. Hementxe duzue informazioa eta hementxe bere hitzaldi famatuaren bideoa: Haurtzaroko ametsetara benetan iristen. Ni baino urtebete gaztegoa zen, informatiko irakaslea…
    2007ko irailean eman zuen hitzaldi hau eta entzuleak, zuek bezalako
    ikasleak, txundituta geratu ziren hark zioenarekin. Interneten di-da
    batean zabaldu zen hura eta hizkuntza ezberdinetara itzultzen joan
    ziren. Liburu eder bat ere atera dute harekin…
    eta iazko Ordiziako festean hil zen. Nahiko nuke zuen jakin nahia piztea.

Bigarren
gauza, nola ez, 8 egun besterik ez direla falta lana entregatzeko
esatea da. Badakit badakizuela, baina… beldur pixkat ematen dit
zuetako batzuon ausentziak…
 
Beno… ba horixe izango
litzateke dena. Agian, klase pixkat ere emango genuke, Antzinako
Erregimenetik Aro Garaikiderako pausoa komentatuko genuke, Iraultza Frantsesa edo Psikologiaren oinarri fisiologikoak aurkeztuko nizkizueke… Beno!
baina hori egingo duzue ni gabe ere eta ez naiz horretan luzatuko.

Ondo segi, xalaus!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño