2016 – PSIKOLOGIA – 5. gaia: Nortasuna – Dudak I

Apaaaa!

Inge

  • Epa koro! Fase Analean laugarren puntua ez det ondo ulertzen.

Beste faseak bezala, poliki-poliki ala di-da batean soluziona daiteke fase hau eta horrek eragina izango du hel aroan: supergarbizale, supertxukunzale, superahorratzaile… edo kontrakoa!

Guraso moderatuek garbitasunari garrantzia emango diote, baina exajeratu gabe… Guraso gogorregiek jokaera konpultsiboak eragin ditzakete, edo ahulegia izan daiteke gurasoek dena kontrolatzen dutelako… Edo….

Horrela hobeto?

 

Maria

  • Kaixo Koro, gauza bat… Test Proiektiboen barruan proiekzioa eta transferentzia ez ditut oso ondo ulertzen.

Proiekzioa: Defentsa mekanismoa; beldurgarria den zerbaiten aurrean, ezkutatzen saiatzen gara, baina… proiekzio bat dago, itzala proiektatzen den bezala… Proiektatua kanpokoa balitz bezala ikusten du eta errazago “soporta” dezake hori…

Transferentzia: Aurrekoaren ondorio bat da. Psikoanalisiak garrantzi handia ematen dio honi. Konfliktiboa den harreman bat, beste toki batera aldatzen da eta terapeuta-paziente harremanean ateratzen da bere proiekzioa. Terapeutak hau erabil dezake pazienteari laguntzeko eta benetako harremanean duen korapiloa askatzen laguntzeko.

Oso galdera onak, e????

21:30ean azken txanpa, bale? Orain arteeeee!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

2016 – PSIKOLOGIA – 5. gaia – Nortasuna

Iepe!

Ondo gabiltza? Hementxe utziko dizuet azterketa honetako eredua, e? 5 galdera jarri ditut:

  • 0,5 puntu: 2 galdera — (Horietako bat 2 teoria ezberdinetan agertzen da!)
  • 1,5 puntu: 1 galdera — Teoria garrantzitsu batek ematen duen esplikazioa. Badakit Filon ere eman duzuela…
  • 3 puntu: 1 galdera — Metodoak. Horietako baten bat.
  • 4,5 puntu: 1 galdera — Nola ez galdetu hau? Iraultzaileena bera izan zen… Badakizue zein den, ez?

Egongo gara, txe!

https://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif
Landereño

2016 – PSIKOLOGIA – 3. gaia – Dudak I

Iep! Ikastaroa izan dut… Hemen nago!

Maria

  • Arratsalde on !

    Galdera bat biharko kontrolari buruz…
    3.3.1. Asoziazionismoa-n zer jakin beharra da? Wundten ustez pertzepzioa sentsazio puzzle bat dala eta zer gehiago? Istripuaren adibidea bai, baina horrez gain ez dakit zer gehiago ikasi behar den…

    Mila esker !

Aupa, guapa!

Sentsazio-puzzlearena ondo dago, baina, definizioan esaten duen bezala, motz geratzen da. OSOTASUNAren ideia ere txertatu behar duzu hor, esanahi bat emateko orduan garrantzitsua delako. Adibidea ere ondo dago…

Baina… beno… sin mas!

Inge

  • Epa Koro! Ez det ulertzen teoria kognitiboa.

Beno… Oraingoz ez duzu behar. Biharko klaserako utziko dugu, bale?

Segi zalantzak galdetzen… zerbait balego… Gero arte!

https://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif
Landereño

2016 – PSIKOLOGIA – 3. gaia – Gogamen prozesuak: Sentsazioa eta pertzepzioa

Iei!

Bihar arte ez dut jakingo ordu aldaketa posiblea den ala ez. Ia-ia posiblea dela ikusten dut, baina irakasleekin kontsultatu beharrean naiz eta… bihar arte ez dut jakingo!

Goazen azterketa eredua luzatzea:

  • 0,5 puntu: 4 galdera
  • 1 puntu: 5 galdera
  • 3 puntu: 1 galdera

Hain gai motza denez, ia dena jarri beharrean izango zarete… Eskema izango duzue, beti bezala, eta azken galderarako izango du garrantzia batez ere. Pentsa zer izan daitekeen!

Egongo gara, txe!

Ianire, guapaaaaaa…Bactroban

https://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif
Landereño