2018 – NATALE ZUBIAURRE- Francesco Tuttavilla

Francesco Tuttavilla
Duca di San Germano Francisco Tuttavilla.jpg
Bizitza
Jaiotza Napoli1604
Herrialdea Napoliko Erresuma
Heriotza Madril1679ko urtarrilaren  30a (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak gudaria eta politikaria
Gradua jeneral

Francesco Tuttavilla Tufo, San German eta Sassoneko dukea, (Napoli, 1604Madril, 1679ko urtarrilaren 30a) espainiar monarkiaren alde borrokatu zuen italiar noble eta militarra izan zen.

Espainiar armadan karrera egin zuen eta, 1664an, erregeak Nafarroako erregeorde izendatu zuen.

Resultado de imagen de Francesco Tuttavilla

Biografia eta ibilbidea

Francesco Tuttavilla Tufo, San German eta Sassoneko dukea, 1604an jaio zen Napolin. Familia noblea izan zuen eta Ottavio Tuttavilla eta Porzia del Tufo izan zituen guraso. Erresuma hartako familiako feudoen jabe izan zen eta, Espainian, Albalá estatuaren jauna izan zen. Baita Peñausendeko komendadore ere, Santiago Ordenan.

Catalina de Cárdenas eta Colón de Toledo (16251707) izan zuen emazte eta, alargun zelarik, Puebla del Maestreko XIV. kondesa izan zen. Izan zituzten seme-alabak, baina ez zuen inork biziraun.

Portugalgo gerra

Gerra honetan, jeneral izan zen Extremadurako armadan.

Nafarroako erregeordea

1664ko apirilaren 21ean, Nafarroako erregeorde izendatu zuten, Astorgako markesaren ordez. Maiatzaren 23an iritsi zen Iruñeara eta hurrengo egunean egin zuen zin karguan.

1667ko azaroaren 15ean, Diego Caballero de Illescasek hartu zuen haren ordea, baina Francescok jarraitu zuen karguan beste 3 hilabetez. Erakunde guztiei agur esan ondoren joan zen Madrilera 1668ko otsailaren hasieran.

Kataluniako erregeordea

Sardinia eta Kataluniako erregeorde ere izan zen, Italiako kontseiluko kide eta beste hainbat kargu Filipe IV. aren erreinaldian. Baita estatu-kontseilari Karlos II.arekin ere.

Aurrekoa
Antonio Pedro Sancho Dávila
Nafarroako erregeordea
1664ko apirila1668ko otsaila
Ondorengoa
Diego Caballero de Illescas
Aurrekoa
Manuel de los Cobos y Luna, Camarasako markesa
Sardiniako erregeordea
1668ko abendua1673ko urtarrila
Ondorengoa
Fernando Fajardo, Véleko markesa
Aurrekoa
Francisco Fernández de Córdoba, Sessako VIII. dukea
Kataluniako erregeordea
1673ko abuztua1675eko urria
Ondorengoa
Juan Pacheco Osorio, Cerralboko markesa
Resultado de imagen de historia gif animadoLandereño

 

2018 – VALENTINA VARAS- Paulo Jr.

Paulo Jr.
20140613-016-Nova Rock 2014-Sepultura-Paulo Xisto Pinto Jr.JPG
Bizitza
Izen osoa Paulo Xisto Pinto Junior
Jaiotza Belo Horizonte1969ko apirilaren  30a (49 urte)
Herrialdea  Brasil
Jarduerak
Jarduerak baxu-jotzailea, musikaria eta kantugilea
Genero artistikoa groove metala Itzuli
Death metala
alternative metala Itzuli
Musika instrumentua baxu elektrikoa
Perkusio instrumentua
gitarra
Diskoetxea Cogumelo Records Itzuli

Paulo Xisto Pinto, Jr., Paulo Jr. (Belo Horizonte, 1969ko apirilaren 30a – ), brasildar musikaria da, Sepultura metal bandaren baxua. Bandan izan da 1985az geroztik eta urte gehien daramatzan kidea da.

Biografia eta lana

Paulo Xisto Pinto, Jr., Paulo Jr. (Belo Horizonten jaio zen, 1969ko apirilaren 30ean. Hiru senide izan zituen, 2 anaia eta arreba txikiago bat. Aita abokatua izan zuen.

Giannini izan zen bere lehen baxua, 15 urte zituenean eta Steve Harris, Geddy Lee, Geezer Butler edo Gene Simmonsen eraginak jaso zituen.

Zaletasunen artean, Jiu Jitsu eta futbola ditu, Clube Atlético Mineiro ekipoaren jarraitzaile sutsua delarik[1].

Resultado de imagen de paulo jr sepultura

Sepultura

1984an, Xistok Cavalera senideak ezagutu zituen Belo Horizonten. Hurrengo urtean batu zitzaion Sepultura bandari, aurreko baxua zen Roberto Raffanek utzi zuela-eta.

The Unabomber Files

2009an, Xistok The Unabomber Files banda sortu zuen Eminenceko Alan Wallace eta André Márciorekin eta Chakaleko Vladimir Korgekin batera[2].

2013an, taldeak 6 abesti zituen EP bat atera zuen eta Buried In My Bunker abestiaren bideokliperako teaserra.

Beste proiektu batzuk

2007an, Sayowaren bigarren albumeko baxua izan zen eta, 2013an, berriz, Eminencen laugarrena izan zen The Stalker albumean.

Karitate lanak

1999az geroztik, Xistok urteroko futbol lehiaketa antolatu izan du Belo Horizonte brasildar jokalari-ohi, telebista-izar, musikari eta bandako kideen artean. Janari kilo bana donatzea eskatu zitzaien ikusleei eta donazioak bertako ongizate erakundeei eman zitzaizkien.

2008ko apirilean, Xistok Medalha da Inconfidência kondekorazioa jaso zuen. 1952an Juscelino Kubitschek presidenteak sortutako kondekorazioa zen hau, Gerais meategiak eta herrialdearen garapenean lagundu zuten pertsonen omenez.

Resultado de imagen de paulo jr sepultura

Musika ekipoak

Baxuak

  • Zon Legacy 5 soka eta Sonus 5 soka
  • Fender 5 soka custom Shop

Anplifikadore ta Gabineteak

  • Boogie Triaxis mahaia
  • Meteoro 1600
  • SansAmp RB-1
  • SWR
  • Rocktron intellifects
  • Meteoro MPX bass drive & direct
  • Crown 2400
  • Ampeg 8 x 10″
  • Meteoro 8 x 10″
  • Megoliath 8 x 10″

Efektu pedalak eta osagarriak

  • Cry Baby Bass wah
  • DOD
  • Fender sokak eta DR (050-130 y 045-125)
  • Fender kableak eta Tecniforte

Diskografia

Sepultura

  • 1985Bestial Devastation
  • 1986Morbid Visions
  • 1987Schizophrenia
  • 1989Beneath the Remains
  • 1991Arise
  • 1993Chaos A.D.
  • 1996Roots
  • 1998Against
  • 2001Nation
  • 2002Revolusongs
  • 2003Roorback
  • 2006Dante XXI
  • 2009A-Lex
  • 2011Kairos
  • 2013The Mediator Between Head and Hands Must Be the Heart

Eminence

  • 2013The Stalker

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paulo J
Resultado de imagen de historia gif animadoLandereño

 

2018 – ANDER CALVILLO- Ipurbeltz

Ipurbeltz
Mota Komikia
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1977
Azken alea 2008
Hizkuntza Euskara
Kolorea koloretan
Argitaletxea Erein
Banaketa
Ekoizpen osoa 362
Banatze-eremua Euskal Herria
Maiztasuna Astekaria
Kanpo loturak
http://www.ipurbeltz.com/

Ipurbeltz euskarazko komikien aldizkaria izan zen. 1977an sortu zen eta 2008an desagertu. Argitalpena haur eta gazteei zuzenduta zegoen, eta helburua euskal gizartean euskararen zabalkundea bermatzea zen komiki eta literaturaren bidez. Ikusager argitaletxeak, Euskadi Sioux aldizkariak[1] edo Habeko Mik komiki-hilabetekariak bezala, bertako komikiaren garapena sustatu zuen horrela,

Ibilbidea

Aldizkaria 1977an jaio zen Donostian, ikastolen eta euskararen transmisioan, Trantsizioaren garaian. Prentsa eta irratiaren jaiotzarekin batera, komiki hau guztiz euskaratuta sortu zen, euskara batuaz. Honekin merkatuaren salmentan hainbat komiki partekatzen hasi zen. Hasieran bere intentzioa komikiak egitea izan arren, laster hasi ziren eskola mailarako istorioak eta ipuinak idazten.

Erein argitaletxeak argitaratu zuen eta bere bizitan partaide asko izan zuen: Anjel Lertxundi, Antton Olariaga, Jesus Lucas,Tomas Hernández Mendizabal, Jon Zabaleta, Antton Dueso, Miguel Berzosa, Manu Ortega, besteak beste.

Iraun zuen 31 urtetan 362 zenbaki kaleratu zituen.

Erreferentziak

Kanpo loturak

 

Resultado de imagen de historia gif animadoLandereño

 

2018 – BEÑAT AZURMENDI – Jesús Felipe Armendaritz

Jesús Felipe Armendaritz

Resultado de imagen de jesus felipe armendariz
Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria
Bizitza
Jaiotza Gernika-Lumo1945
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bartzelona2012ko irailaren  12a (66/67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak sindikalista eta politikaria
Kidetza Unión General de Trabajadores
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Sozialisten Alderdia

Jesús Felipe Armendaritz Ormaetxea (Gernika-Lumo, 1945Bartzelona, 2012ko irailaren 12a[1]) bizkaitar politikari eta sindikalista izan zen. Kataluniara joan eta SEATen lan egin zuen, non UGTren kide bilakatu zen. 1982ko hauteskunde orokorretan PSCren zerrendetan senatari hautatu zuten.

Biografia

Jesús Felipe Armendaritz Ormaetxea Gernika-Lumon jaio zen, 1945ean. Katalunian izan zuen egoitza eta SEATen zuen lan (19771980) metalgintza alorrean. Formazio idazkari izan zen UGTn Baix Llobregaten 1980an, Kataluniako UGTko komunikazio politikaren idazkari 1982an, Sants auzoko UGTren idazkari eta Kataluniako UGTren antolaketa eta administrazioko idazkari.

1982ko Espainiako hauteskundeetan, 32. postuan joan zen Kataluniako Sozialisten Alderdiaren zerrendan eta 1983ko maiatzaren 3ko hauteskundeetan senatari hautatu zuten Bartzelonako hauteskunde-barrutian zendu zen Alexandre Ciriciren ordez[2].

19831986 artean, Espainiako Senatuan parte hartu zuen Sozialisten taldeko Ekonomia eta Ogasuna, Aurrekontuak, Lana eta Lurraldeen arteko Konpentsazio Fondoaren Jarraipeneko komisioetan[3].

Bartzelonan hil zen, 66 urterekin, 2012ko irailaren 12an[4].

Erreferentziak

Resultado de imagen de historia gif animadoLandereño

 

2018 – LANDER VILLAR – Paul Scofield

Paul Scofield
Paul Scofield Allan Warren.jpg
Bizitza
Jaiotza Mendebaldeko Sussex1922ko urtarrilaren  21a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Sussex2008ko martxoaren  19a (86 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Leuzemia
Jarduerak
Jarduerak ahots-aktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0006890

David Paul Scofield (Birmingham, 1922ko urtarrilaren 21aSussex, 2008ko martxoaren 19a) britainiar aktorea izan zen, antzokian, zineman eta telebistan aritutakoa. Shakespearen aktore hoberenetarikoa kontsideratu dute eta nahiago izan zuen antzokia filma baino.

Resultado de imagen de Paul Scofield

Biografia

Paul Scofield Birminghamen jaio zen 1922ko urtarrilaren 21ean, Warwickshiren, Ingalaterran. Mary eta Edward Harry Scofield izan zituen gurasoak eta umeak aste gutxi zituenean, sendia Hurstpierpointera joan zen bizitzera, Sussexen, aita eskolako zuzendari egin zutelako. Aita anglikanoa izan zen bitartean, ama katolikoa zen. Amaren fedean bataiatu zuten Paul txikia.

1939an, Scofieldek eskola utzi zuen 17 urte zituenean eta antzerkian hasi zen eta berehala alderatu zuten Laurence Olivier handiarekin.

1942ko urrian ezkondu zen Joy Parker aktorearekin. Bikoteak 2 seme-alaba izan zituen: Martin (1945ean jaioa) eta Sarah (1951n jaioa).

Leuzemiak hil zuen Scofield Sussexen, 2008ko martxoaren 19an, 86 urte zituenean.

Imagen relacionada

Lana

Antzerkia

1947an, Pericles, Prince of Tyre de Walter Nugent Monck obran egin zuen lan Royal Shakespeare Theatre-en Stratford-upon-Avon.

1949an, Alejandro Magno izan zen Terence Rattiganen Adventure Story obran.

1966an, Royal Shakespeare Companyren Staircasen hartu zuen parte.

Bere bizitzan hainbat Antzerki sari irabazi zuen, horien artean Tony Saria A Man for All Seasons lanarengatik 1960an.

1979an Amadeus lanaren muntaia originalean azaldu zen, Salieriren paperean.

Oso ezaguna egin zen Shakespearen lanetako hainbat interpretazio egiteagatik. 2004an, Royal Shakespeare Company-ko kideek Shakespearen historiako interprete onena aukeratu zuten eta Paul Scofieldek jaso zuen Liar Erregea obran egindako lanarengatik.

Zinema

1966an gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen Thomas Mororen papera egiteagatik A Man for All Seasons lanean.

1994an, Oscar Sarietarako bigarren izendapen bat jaso zuen Robert Redfordek zuzenduriko Quiz Show: El dilema lanagatik. 1950eko hamarkadan, AEBetan, Twenty One telebista programak eragindako eskandalua ukitzen zuen filmak eta Scofield Mark Van Dorenen papera egiten zuen, eskandaluaren protagonista zen Dorenen aita, alegia.

Filmografia hautatua

Urtea Filma Pertsonaia Oharra(k)
1955 That Lady Filipe II.a Espainiakoa
1958 Carve Her Name with Pride Tony Fraser
1964 Train, TheThe Train Col. von Waldheim
1966 Man for All Seasons, AA Man for All Seasons Sir Thomas More
1968 Tell Me Lies
1970 Bartleby The Accountant
Nijinsky: Unfinished Project Sergei Diaghilev
1971 King Lear King Lear
1973 Scorpio Zharkov
Delicate Balance, AA Delicate Balance Tobias
1983 Ill Fares the Land voice
1984 Summer Lightning Old Robert Clarke
1985 1919 Alexander Scherbatov
Anna Karenina Karenin Telefilm
1989 When the Whales Came The Birdman
Henry V Karlos VI.a Frantziakoa
1990 Hamlet Mamua
1992 Utz Doctor Vaclav Orlik
London Narrator
1994 Genesis: The Creation and the Flood Voice
Quiz Show Mark Van Doren
1996 Crucible, TheThe Crucible Thomas Danforth
1997 Robinson in Space Narratzailea
1999 Animal Farm Boxer Ahotsa
Rashi: A Light After the Dark Ages Ahotsa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Scofield Aldatu lotura Wikidatan
Resultado de imagen de historia gif animadoLandereño

 

2018 – EIDER IZAGIRRE – Richard Réti

Richard Réti
RichardReti.jpg
Bizitza
Jaiotza Pezinok1889ko maiatzaren  28a
Herrialdea  Txekoslovakia
Heriotza Praga1929ko ekainaren  6a (40 urte)
Hobiratze lekua Zentralfriedhof Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak txekiera
Jarduerak
Jarduerak xakelaria eta chess composerra Itzuli

Richard Selig Réti (1889ko maiatzaren 28a, Pezinok, Austria-Hungariako Inperioa, gaur egun Eslovakia1929ko ekainaren 6a, Praga) txekiar xakelari bat izan zen. 19101920 artean munduko xakelari onenetakoa izan zen.

Lehen Mundu Gerra ostean txekoslovakiar nazionalitatea jaso zuen.

Resultado de imagen de Richard Réti

Biografia eta lorpenak

Richard Selig Réti Eslovakian jaio zen 1889ko maiatzaren 28an. Familia judu batean jaio zen garai hartan Austria-Hungariako inperioa zenean. Aita, Samuel, medikua izan zen austriar armadan eta anaia zaharrena izan zuen Rudolph Reti pianista eta konpositore nabarmena izan zen. Elias Maria Reti margolariaren birraitona ere izan zen.

Umore handiko gizona, beti omen zegoen irrifarrez; ez, ordea, autoa ikusten zuenean, izutu egiten baitzuen horrek[1].

Ekonomikoki ondo kokatutako familian, Rétik hezkuntza ezinhobea jaso zuen eta, hizkuntza bat baino gehiago dominatzeaz gain, 15 urterekin asko zekien margoaz, musikaz edo literaturaz eta Vienara joan zen hango unibertsitatean matematika ikasteko asmoz[2].

Umetatik ikasi zuen xaken jokatzen eta orduak ematen zituen jokoan. Xakelari garrantzitsuenetako batean bilakatuko zen eta, Breyer eta Nimzowischekin batera, XX. mendeko xakea irauliko zuen Eskola Hipermodernoaren sortzaileetako bat kontsideratzen dute. Bere ustez, xake-taularen erdigunea kontrolatu nahi bada, ez da ezinbestekoa peoiek eta piezek okupatzea eta (Steinitz eta Tarraschen teoria) eta nahikoa litzateke urrititik kontrolatzea, peioak alboetan ezarriz eta alfilen mugimendua garatuz.

Arrakasta handienak 1918 eta 1921 artean izan zituen Kaschau (Košice, 1918), Rotterdam (1919), Amsterdam (1920), Viena (1920) eta Göteborg (1921)[3].

Réti apertura deituriko mugimenduak (1. Nf3 d5 2. c4) garaiko munduko txapeldun zen José Raúl Capablancari irabazten lagundu zion New Yorken 1924an —Lehen aldiz galtzen zuen Capablancak 8 urtetan eta lehen aldia zen txapelduna zenetik—.

1925ean, Rétik munduko errekorra lortu zuen begiak estalita aldibereko 29 joko jokatu zituenean eta 21 irabazi, 6 enpatatu eta 2 galdu zituenean.

Rétiren idatziak oinarrizko irakurketa dira xakean: Modern Ideas In Chess (1923) eta Masters Of The Chess Board (1933) oraindik gaur ere ikasten diren testuak dira.

Eskarlatinak hil zuen Réti 1929ko ekainaren 6a, Pragan. 40 urte besterik ez zituen.

Imagen relacionada

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Réti Aldatu lotura Wikidatan
Resultado de imagen de historia gif animadoLandereño

 

2018 – NATALE SALABERRIA – David Wark Griffith

David Wark Griffith
GriffithDW.jpg
Bizitza
Izen osoa David Llewelyn Wark Griffith
Jaiotza La Grange1875eko urtarrilaren  22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Hollywood1948ko uztailaren  23a (73 urte)
Hobiratze lekua Kentucky
Heriotza modua berezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
Ezkontidea(k) Linda Arvidson Itzuli  (1906 –  1936)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, aktorea, zinema ekoizlea, gidoilaria eta film-muntatzailea
Lantokia(k) Hollywood
Lan nabarmenak The Birth of a Nation
Intolerance
Jasotako sariak
IMDb nm0000428

David Wark Griffith (La Grange, 1875eko urtarrilaren 22aHollywood, 1948ko uztailaren 23a) zinemaren aita bezala ezagutzen den zinema zuzendaria da. Biograph estudioetan lan egin zuen artean, 500 pelikula inguru egin zituen, bere estudio propioa sortu arte: Triangle Film Corporation.

1919an, Charlie Chaplin eta beste zinegile batzuekin United Artists sortu zuen, ekoizle nagusien monopolioaren kontra joateko.

Resultado de imagen de David Wark Griffith

Biografia eta lana

Griffith Oldham konterriko etxalde batean jaio zen, Kentuckyn. Mary Perkins izan zuen ama eta Jacob Wark Griffith aita. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Armada Konfederatuaren alde borrokatu zuen koronela izan zen hau eta Kentuckyko legegintzarakoa aukeratu zuten gero. Metodismoaren pean hezi zuten semea eta Mattie arreba zaharrena izan zuen irakasle. 10 urte besterik ez zituen aita hil zitzaionea eta pobrezian murgilduta iraun behar izan zuen familiak.

Mutilak 14 urte bete zituenean, amak etxaldea utzi eta Louisvillera aldatzea erabaki zuen, Kentuckyn, petsio bat ireki zuelarik. Berehala izan zen Griffith eskola utzi eta familiari lagundu beharrean. Denda bat edo bestean lan egin zuen eta, ondoren, turismo konpainia batean hasi zen aktore lanetan. Ez zuen arrakssta izan hasieran, baina ez zuen etsi eta, 1907an, New Yorkera joan zen Edwin Studios Edwin Porter ekoizleari gidoi bat saldu nahi ziola-eta. Porterrek ez zion gidoia hartu, baina aktore papera eman zion Rescued from an Eagle’s Nest filman. Gustuko lana egin zitzaion eta film batean baino gehiagotan agertu zen horrela.

1908 eta 1913 artean film ugari zuzendu zuen AM&B konpainiarentzat eta nolabaiteko segurantza eman zion horrek. New York eta Kalifornian aritu zen eta ekoizle independente bilakatu zen 1913an.

The Birth of a Nation filma egin zuen 1915ean, izugarrizko arrakasta lortu zuelarik. Intolerance etorri zen ondoren, 1916an. Sekula grabatutako film garestiena izan zen hau eta erangin handia izango zuen ondorengo zuzendariengan.

1919an, United Artists sortu zuen garai hartan kotizatuen ziren Charles Chaplin, Douglas Fairbanks eta Mary Pickford artistekin batera eta, zinemaren sormenetik at zeuden ekoizleei ihes egin nahian, luzemetraiak zuzentzeko helburuz egin zuten

Soinudun zinema iritsi zenean, Griffith filmak egiten jarraitu zuen. Bi besterik ez zituen egin: Abraham Lincoln, 1930, eta The Struggle, 1931. Soinudun zinemak bukarazi zuen zuzendari-lana.

Resultado de imagen de David Wark Griffith
Resultado de imagen de David Wark Griffith

Zinemaren gramatika berriaren aita

The Adventures of Dollie (1908)

Beste zuzendari askorekin lan egin bazuen ere, bera gelditu da, guztien gainetik, haserako aitzindari guzti haien artean. Lengoaia zinematografikoaren oinarriak finkatu zituen, gaur egun aise erabiltzen diren baliabideak bere pelikuletan sartuz:

  • Lehen planoa edo xehetasun planoak.
  • Kamerak pertsonen aurpegietan zentratuz, edo objektuen plano zehatzak hartuz.
  • Eszenak aldatzeko, fundituak eta kateatutako planoak sartuz.
  • Flashback edo lehenago gertatutako gauzak erakutsiz.

Baina teknika edo trikimailu guzti hauen gainetik, muntaketa lengoaia asmatzea egozten zaio: txandakako muntaia erabili zuen, zinemaren narratiba berria nolabait sortuz, zinemaren gramatikaren aita kontsideratu daitekeela.

Filmografia (jatorrizko izenburuarekin)

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Wark Griffith Aldatu lotura Wikidatan
Resultado de imagen de historia gif animadoLandereño